Abitibi-Témiscamingue

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Abitibi-Témiscamingue
Mapa

LocationAbitibi-Témiscamingue.png

Informazio orokorra
Estatua
Probintzia
 Kanada
 Quebec
Hiriburua Rouyn-Noranda
Geografia
Eremua 65.143 km²
Biztanleria
Biztanleria 150.622 bizt (2007)
Dentsitatea 2,31 bizt/km²
Web orrialdea
www.abitibitemiscamingue.gouv.qc.ca/

L'Abitibi-Témiscamingue Quebeceko eskualde administratiboa da. 08 kodea erabiltzen da eskualde hau identifikatzeko. Hiri nagusia Rouyn-Noranda da.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mont Kanasuta eski estazioa.

Quebeceko 4. eskualde administratiborik handiena da eta biztanleriaren gehiengoa bizi den esparruaren ipar-mendebaldea okupatzen du; horrela (Nord-Ouest) deitu zen 1981 arte. Ontarioren auzokide, berarekiko muga alde batetik Outaouais ibaiak markatzen du (Témiscamingue aintziratik Outaouais eskualderaino) eta bestetik aintziratik iparralderantz jotzen duen marra erabat zuzenak.

Izenak adierazten duen bezala bi eskualdek osatzen dute; 5 MRCtik 4 Abitibin daude eta bakarrak, izen hori daramanak, Témiscaminguen. Azken honek bereziki Ontarioko zenbait herrirekin harreman estua dute eta New Liskeard eta aintziraren inguruko esparruari "Ontarioko Témiscamingue" deitzen zaio[1].

Lur eremu honetan gehienbat goi-ordokiak eta altuera handirik gabeko muinoak nabarmentzen dira. Hidrografiari dagokionez, hegoaldea Outaouais ibaiaren arroan dago -beraz, San Laurendirenean- baina iparraldeko urek, ordea, Hudsoneko badiarantz jotzen dute, James badiara hain zuzen ere. Lehen espazioan Kinojévis ibaia (Rouyn-Noranda eskualdeburutik pasatzen dena) eta bigarrenean Harricana (Val-d'Or eta Amos hirietako ibaia) dira azpimarragarrienak.

Mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskualdean orain dela 8.000 urte populazio guneak zeudela eta anishinabeg -algonkin- herria gutxienez XIII. mendetik han bizi izan dela dokumentatuta dago.

Europarren lehen espedizioa 1670ekoa da. Hala ere, orokorrean benetako kolonizazioa Quebeceko eskualde gehienetakoa baino askoz ere berantiarragoa da. Témiscaminguen apur bat lehenago: Ville-Marie 1886an eta Témiscaming 1888an jaio ziren.

Abitibiri dagokionez beranduago hasi zen; Amos, Abitibiko lehen hiria, 1910ean sortu zen. 1910-1930 artean nekazaritzarekin -eta 1929ko kraxak bultzatutako migrazioarekin- loturikoa (herri asko orduan sortuak dira) dugu eta 1920ko hamarkadatik aurrera meategien garapena: Rouyn-Noranda -hasieran bi hiri zirenak- 1926an jaio zen, Val-d'Or 1934an eta Malarticek 7 urre meategi zituen 1940ko hamarkadan[2].

1960 eta 1970eko hamarkadatik aurrera meategien ustiapenak segituko du eta beste aldetik iparraldeko Qubeceen garatu ziren proiektu hidroelektrikoek ere garrantzi handia izan zuten eta dute gaur egungo eskualdearen bizitzan.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Biztanleria: 150.622 (2007)
  • Azalera: 65.143 km²
  • Dentsitatea: 2 bizt./km²
  • Jaiotza-tasa: ‰ 9,2 (2004)
  • Heriotza-tasa: ‰ 7,5 (2003)[3]

Hizkuntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etxean erabilitako hizkuntzak ehunekoetan:

  • Frantsesa: % 94,8
  • Ingelesa: % 3,6
  • Algonkinera: % 1,6; herri honetako kideen laurdena edo suposatzen du; besteek batez ere ingelesa erabiltzen dute[4].

Jatorriko herriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abitibi-Témiscaminguen gaur egun jatorri europarren ondorengoek osatzen duten gehiengoa oso handia bada ere, jatorriko herrien presentzia oraindik nabarmentzekoa da. Hasi eskualdearen izenarekin: bi toponimoen jatorria algonkineran dago.

Herri hau ("anishinabeg" beren hizkuntzan) minorizatuta bai baina desagertzeko zorian egotetik urrun dago; 7 komunitate ("indiar erreserba" edota kokaguneak) aitortzen zaizkio, batez ere eskualdearen hego eta hego-ekialdean daudenak eta, beraz, lu-eremu oso zabalaren gaineko nolabaiteko kontrola gorde dute. Hauexek dira anishinabegen guneak:

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskualdeko MRCak.

Eskualdeak 5 "Eskualdeko konderriko udalerri" (MRC) eta 79 udalerri ditu. MRCak eta beren hiriburuak:

7 gune autoktonoak MRCetatik kanpo daude.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Abitibi-Témiscamingue Aldatu lotura Wikidatan