Abraham Ben Meir Ibn Ezra
Wikipedia(e)tik
Abraham Ben Meir Ibn Ezra (hebreeraz אברהם אבן עזרא, edo Abenezra) (Tutera, 1092 - Kalagorri, 1167) Nafarroako Erriberako pertsonaia garrantzitsua izan zen. Medikua, poeta, gramatikoa, matematikaria, filosofoa, kabalista, astronomo eta bidaiaria izan zen. Bere bidaietan Ingalaterra, Frantzia, Italia, Afrika eta Palestina bisitatu zituen. Hainbat liburu idatzi zituen eta bere omenez Ilargiko krater batek bere izena darama.
Eduki-taula |
Egindako lanak [aldatu]
Gramatika hebraikoa [aldatu]
Hebreeraz idazten zuen eta honen gramatikaren inguruko lan oso garrantzitsuak idatzi zituen:
- Moznayim. 1140. Hebreerazko gramatikan erabiltzen diren terminoen azalpen bat.
- Hayyujen lanaren itzulpena hebreerara.
- Sefer ha-Yesod edo Yesod Dikduk, oraindik ere editatu gabekoa.
- Tzakhot, 1145, gramatikari buruzko lanik hoberena, hebreera modernoaren sarrera batekin.
- Safah Berurah
- Genesiaren inguruko lan gramatikal baten sarrera.
Beste lan batzuk [aldatu]
- Sefat Yeter, Saadia Gaonen defentsa Dunash ben Labraten aurrean.
- Sefer ha-Shem
- Yesod Mispar, monografia txiki bat zenbakien inguruan eta bukaeran Babiloniar-Hebreeraren puntuazaioaren inguruko sarrera bat.
- Iggeret Shabbat, Sabbataren inguruko pentsaera, 1158an idatzia.
Erlijioa [aldatu]
Matematikak, astronomia eta astrologia [aldatu]
- Sefer ha-Ehad, 1etik 9ra zenbakien berezitasunen inguruan.
- Sefer ha-Mispar edo Yesod Mispar, aritmetikaren inguruan.
- Luhot, taula astronomikoekin.
- Sefer ha-'Ibbur, egutegiaren inguruan.
- Keli ha-Nehoseht, astrolabioaren inguruan.
- Shalosh She'elot, David Narboniren hiru gai kronologikori egindako erantzuna.
- She'elot eta Kadrut, Mashallah astrologoaren bi lanen itzulpena.
- Sefer Ha'te'anim, arabiar astrologiari sarrera.
- Reshith Hochma, astrologiara sarrera.
Ikus, gainera [aldatu]
Kategoriak:
- Hebreerazko idazleak
- Euskal Herriko matematikariak
- XI. mendeko matematikariak
- XII. mendeko matematikariak
- Euskal Herriko medikuak
- Euskal Herriko filosofoak
- Euskal Herriko astronomoak
- Nafarroako idazleak
- Tuterarrak
- Euskal Herriko juduak
- Euskal Herriko erdal idazleak
- 1092ko jaiotzak
- 1167ko heriotzak
- XII. mendeko filosofoak