Abraham Maslow

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Abraham Maslow (Brooklyn, AEB, 1908ko apirilaren 1 - 1970eko ekainaren 8a) psikologo humanista izan zen Estatu Batuetan. Ezaguna da Maslow piramidea izeneko teoria asmatzeagatik, non gizakiaren beharrak sailkatzen dituen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere gurasoak errusiar etorkinak ziren eta New Yorken bizitzea erabaki zuten bere zazpi seme-alabekin. Abraham, hauetako zaharrena zen. Maslowren gurasoek bere sendiarentzako onena nahi zuten eta Maslowri bere ikasketatan asko exijitu zioten, arrakasta handia izateko. Horrela, Maslow ume bakartia izan zen eta liburuetan babesten zuen bere burua.

Bere gurasoen nahiak betez, lehenik New Yorkeko City Collegen (CCNY) ikasi zuen. Gero, hiru hiruhileko pasa ondoren, Cornellen egon zen ikasten eta, ondoren, CCNYra bueltatu zen.

Bere gurasoak aurka egon arren, Berta Goodmanekin, bere lehengusina zaharrenarekin, ezkondu zen eta bi alaba izan zituzten. Ondoren, Wisconsinera joan ziren bizitzera, bertan, Maslow hango unibertsitatera joan zedin. Hemen hasi zen psikologian interesa jartzen eta bere lanek hobekuntza handia jaso zuten. Bertan, Harry Harlowkin lan ugari egin zuen. Harry Harlow oso ezaguna zen garai horretan, tximu mota ezberdinekin hainbat esperimentu egin zuelako, hauen portaera ulertu nahian.

Batxilergoa 1930ean bukatu zuen, maisu izan zen 1931n eta 1934an doktoretza bukatu zuen, psikologian, Winsconsineko Unibertsitatean. Urte horretan, Maslowren beharren jerarkiaren teoria proposatu zuen, hau da, gizakiaren motibazioari buruzkoa teoria. Graduatu eta urtebetera, New Yorkera itzuli zen E. L. Thorndikerekin Columbiako Unibertsitatean lan egiteko eta, bertan, sexualitateari buruzko ikerketa batean saiatu zen.

Brooklyn Collegen klaseak ematen hasi zen eta, bere bizitzako aldarte honetan, Estatu Batuetara, eta bereziki Brooklynera, zetozen europar etorkin askorekin elkartu zen; Alfred Adler, Erich Fromm edo Karen Horney izan ziren hauetako batzuk eta Gestalt edo Freuden inguruko hainbat psikologo ere bai.

1951n, Brandeisen, Psikologiako departamentu buru izatea iritsi zen, horrela hamar urtez bertan lanean aritu zelarik eta Kurt Goldstein ezagutu zuen; honek bultzatu zuen autoerrealizazio kontzeptuaren garapenera eta Maslow bere teoria propioa lantzen hasi zen. Psikologia humanistikoaren alde egin zuen eta garrantzi handia izan zuen osatzen joango zen teorian.

Psikologiako hirugarren tendentziaren sortzaile kontsideratzen zaio, beste biak Freuden psikoanalisia eta Watsonen konduktismoa hartzen direlarik.

Bere azken urteak erdi erretiratua iragan zituen Kalifornian; 1970eko ekainaren 8an, hil zen, urteetan gaixo egon ondoren, miokardio infartu baten ondorioz.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2005ean Management-a, Maslowren iritziz: gaurko enpresarako ikusmira humanista, Paidós Ibérica Ed.
  • 2001ean Etorkizunerako ikusmirak, Kairós Ed.
  • 1998an Gizaki autoerrealizatua: Izatearen psikologia baterantz, Kairós Ed.
  • 1994an Nortasun sortzailea, Kairós Ed.
  • 1991ean Motibazioa eta Nortasuna, Díaz de Santos Ed.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Abraham Maslow Aldatu lotura Wikidatan