Abraham Moles

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Komunikazioaren teorialari frantsesa (Paris, 1920 - Estrasburgo, 1992). Ikerketa Zentro Nazionalean ikertzaile aritu ondoren, Estrasburgoko Unibertsitateko irakasle izan zen. Han Komunikazioen Psikologia Sozialaren Institutua sortu zuen 1966an. Lan handia egin zuen zibernetikaren oinarriak Frantzian sartzeko, eta mikropsikologia sortu zuen, eguneroko bizitzako gertaeren eta egoeren eskala neurtzen duena. Sociodynamique de la culture (1967, Kulturaren soziodinamika) lana mundu osoan argitaratu zen; komunikabideak gero eta garrantzi handiagoa duten gizarteetan sormenezko eta kulturaren hedapenezko fenomenoen interpretazio berri bat proposatzen du bertan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]