Abraham bar Hiyya

Wikipedia, Entziklopedia askea
Abraham bar Hiyya

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakאַבְרָהָם בַּר חִיָּיא
JaiotzaBartzelona, 1070
Herrialdea Katalunia
BizilekuaBartzelona
HeriotzaBartzelona eta Narbona, 1136 (65/66 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakkatalana
hebreera
gaztelania
arabiera
latina
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria, astronomoa, errabinoa, filosofoa, itzultzailea, astrologoa eta geografoa
InfluentziakAl-Battani
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioajudaismoa

Abraham bar Ḥiyya ha-Nasi (Bartzelona, Katalunia, 1070Proventza, Frantzia, 1136) matematikari eta astronomo judua izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hibbur ha-Meshihah ve-ha-Tishboret (Neurketa eta Kalkuluari buruzko tratatua) liburua idatzi zuen, Tivoliko Platonek latinera itzulia, eta hark eman zion ospea. Europan inoiz idatzitako aljebra arabiar zaharrena da. Bigarren testu batean, ekuazio koadratikoaren lehenengo ebazpen osoa azaldu zuen. Euklidesen geometria ezagutzeaz gainera, beste greziar testu batzuk ere ezagutzen zituen, besteak beste, Teodosioren Esferikoak eta Apolonioren Konikak. Gainera, matematikari arabiarren aljebra, bereziki, al-Khwarizmi eta al-Karajirena, landu zuen.

Beste testuen artean, Yesod ha-Tebunah u-Migdal ha-Emunah izenekoa idatzi zuen, matematika, astronomia, optika eta musikari buruzko entziklopedia, historiako lehenengo entziklopedia hebrearra. Astronomiari buruz ere idatzi zuen, bereziki, Lurraren formari eta izarren orbitei buruz.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]