Abrahel

Wikipedia, Entziklopedia askea

Abrahel deabru emea da. Ezaugarrien aldetik gaueko espirituekin du lotura, sukuboekin. Emakume garai eta eder baten itxura hartzen du baina hala ere deabrua dela ezin du ezkutatu. Nicolás Remyk idatzitako Demonolatrian (1595) agertu ondoren haren ospea zabaldu egin zen.[1] Antza, 1581an Limburgon agertu zen.

Artzainaren kondaira[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Idazki batzuen arabera, 1581an, Mosela ibaiaren inguruan, Abrahelek Pierrot izeneko artzain bat liluratu egin zuen. Artzainak Abrahelekin larrua jotzeagatik bere semearen bizia eman zuen; deabruak semea pozoindutako sagar baten bidez hil zuen. Pierrot gertatutakoa ikusi zuenean damutu zen baina berriro ere Abrahel agertu zitzaion oraingoan semearen berpiztea eskaintzen baina horretarako jainkosa bezala otoitz egin behar zitzaion. Pierrotek onartu zuen eta Abrahel gurtu zuen. Semea bizitzara itzuli zen baina haren itxura ez zen mundu honetakoa. Urte bat igaro ondoren deabrua haurraren gorputik atera zen eta momentuan hil zen. Lagunek ezkutuan lurperatu zuten.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]