Absenta

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Absenta edan aurretik ura gehitzerako unean ohikoak diren edalontzi eta koilara.

Absenta (frantsesez absinthe, latinez absinthĭum, eta grekeraz ἀψίνθιον, apsinthion) alkohol eduki handia (65º eta 89,9° bitartean) eta anisaren antzeko zaporea duen edaria da. Belar sendagarri eta lore usaintsuez egindako konposatua da, honetan asentsio-belarra nagusi delarik. Nahiz eta sarritan likoretzat hartua izan, absentak ez du azukre gehigarririk.[1]

Fée Verte ('Maitagarri orlegia') ezizena du, alkoholdun edari honek anis zapore arin bat du, beste belar batzuen nahasketaren ondorioz tindu konplexuak dituen hondo mikatz bat duelarik. Ur hotza gehitu ezkero, edaria louche delako esne-itxurako esentzian bilakatzen da. Suitzan elixir bat izaten hasi zen, baina ospetsu bilakatu zuen herrialdea Frantzia izan zen, XIX. mendeko Paris hiriko artista eta idazle erromantikoei edaten baitzuten, azkenik bere ekoizpena 1915ean debekatu zen arte. Garai hauetako absenta marka ospetsuena Pernod Fils zen, gaur egun ere mundu mailan sonakoa izaten jarraitzen duelarik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Traité de la Fabrication de Liqueurs et de la Distillation des Alcools, Duplais (1882 3. Arg., 249.orr)

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Absenta Aldatu lotura Wikidatan