Abu Jafar Muhammad ibn Jarir al Tabari
Wikipedia(e)tik
Abu Jafar Muhammad ibn Jarir al Tabari Arabiar historialaria eta legegilea izan zen (Amol, Tabaristan, gaur egungo Iran, 839 - Bagdad, 923). Bisir baten semearen irakasle izan ondoren Egipton zehar ibili zen bidaiari, eta Bagdaden irakasle izan zen. Historiari buruzko obra handi bat (Profeta eta erregeen kronikak) eta Koranari buruzko iruzkin bat (Tafsir) idatzi zituen, besteak beste.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.