Abulfaz Elxibei

Wikipedia, Entziklopedia askea
Abulfaz Elxibei

2. Azerbaijango presidentea

1992ko ekainaren 16a - 1993ko irailaren 1a
Yaqub Mammadov (en) Itzuli - Heydar Aliev
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakƏbülfəz Qədirqulu oğlu Əliyev
JaiotzaKalaki (en) Itzuli1938ko ekainaren 24a
Herrialdea Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
 Azerbaijan
HeriotzaAnkara2000ko abuztuaren 22a (62 urte)
Hobiratze lekuaAlley of Honor (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: minbizia
Hezkuntza
HeziketaBakuko Estatu-Unibertsitatea
Hezkuntza-mailaCandidate of Historical Sciences (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Enplegatzailea(k)Bakuko Estatu-Unibertsitatea
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama
Alderdi politikoa Azerbaijani Popular Front Party (en) Itzuli
Azerbaijani Popular Front (en) Itzuli

Abulfaz Elxibei (azerbaijaneraz: Əbülfəz Elçibəy; Nakhitxevaneko Sobietar Errepublika Sozialista Autonomoa, Azerbaijan, Sobietar Batasuna, 1938Ankara, Turkia, 2000) politikaria izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orientalismoari buruzko ikasketak egin zituen, beka baten laguntzarekin. 1970eko hamarraldian, erakunde bat ezkutuan sortzen saiatu zen, Azerbaijanen independentzia eskatzeko. Horren ondorioz, espetxeratu egin zuten 1975ean. Urte eta erdi egin zuen espetxean. Komunismoaren hondoratzearekin batera, Herri Frontea antolatu zuen, eta Azerbaijan Estatu Burujabeen Batasunean sartzearen kontra azaldu zen.

1992an, hauteskunde orokorretara aurkeztu zen. Garaile irten zen, eta presidente izendatu zuten. Ahaleginak egin zituen Errusiatik aldendu eta Turkiara hurbiltzeko (Estatu Burujabeen Batasunetik atera zen Azerbaijan 1992an), eta Mendebaldeko herrialdeekin petrolioa esportatzeko hitzarmenak lortzeko. Hala ere, ez zuen lortu ez ekonomiak hobera egitea, ez Nagorno-Karabakheko gerra amaitzea.

Huseynov koronelaren jarraitzaileek estatu-kolpea eman zutenean, ihes egin zuen, eta Heydar Aliev komunistaren esku utzi zituen ahalmenak Kontseilu Nazionalak (1993). 1997an, Aliyev presidente zela, itzuli zen Bakura, eta oposizioarekin, Azerbaijango Herri Frontearekin, egin zuen bat.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]