Abya Yala
Wikipedia(e)tik
Abya Yala, Panama eta Kolonbiako Kuna herriak, Kristobal Kolon iritsi aurretik, Amerikari eman zion izena da. Itxuraz, izen hau, beste etnia amerikar batzuk ere hartu zuten, maiak kasu. Gaur egun, etnia indigenen ordezkari ezberdinek, hitz honen erabileran ekiten dute kontinenteari erreferentzia egiteko, Amerika hitzaren ordez. Abya Yala izenak "lur heldua" esan nahi du, edo, batzuen arabera, "lur bizia" edo "loratzen ari den lurra".
Izen honen erabilera, erabiltzen dutenen aldetik, posizio ideologiko bat bezala onartua da, Amerika edo Mundu Berria izenak, europar kolonizatzaileenak direla argudiatuz, eta ez kontinenteko jatorrizko herriena.