Aceh
Wikipedia(e)tik
|
Aceh |
|||
|---|---|---|---|
|
|||
| Herrialdea | |||
| Hiriburua | Banda Aceh | ||
| Berezko izena | Nanggröe Aceh Darussalam | ||
| Azalera |
57.365,57 km2 | ||
| Talde etnikoak | Aceharrak (70%), Gayo Lut (7%), Gayo Luwes (5%), Alas (4%), Singkil (3%), Javatarrak (3%), Simeulu (2%) | ||
| Biztanleria Dentsitatea |
3.930.000 (2000) 68,5 bizt/km² |
||
Aceh (NAF: [ʔaˈtɕɛh]) Indonesiako lurralde berezi bat da, Sumatra uhartearen iparraldean. Izen osoa Nanggröe Aceh Darussalam da. 3.930.000 biztanle ditu guztira.
Lehenengo aldiz Islama Asiako hegoekialdean Acehn sortu zela uste da. XVII. mendean Aceh Sultanatoa Malakako sultanerririk indartsuena zen. Acehk, gainera, konkista eta inbasio ugari izan ditu, baina erresistentzia handia ere erakutsi du, adibidez Herbeheretako kolonizazioa edo Indonesiako gobernuari. Aceh oso aberatsa da petrolio edo gas naturalean, mundu mailan garrantzitsua. Erlijiosoki oso kontserbadorea da.
[aldatu] 2004ko lurrikara
Sakontzeko, irakurri: 2004ko Indiako Ozeanoko lurrikara
Acehn 2004an lurrikara indartsu batek tsunami bat sortu zuen, Banda Aceh hiriburua guztiz suntsituz. 167.736 indonesiar hil ziren, horietako asko Acehn bertan. 500.000 biztanle etxerik gabe geratu ziren. Gertaera honen ildotik Indonesiak eta Aceh Askea Mugimenduak bakea sinatu zuten, Finlandia gobernuaren mediazioarekin
| Indonesiako probintziak | ||
|---|---|---|
|
Sumatra: Aceh · Ipar Sumatra · Mendebaldeko Sumatra · Riau · Riau Uharteak · Jambi · Hego Sumatra · Bangka-Belitung · Bengkulu · Lampung |
||


