Achille Occhetto

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Achille Occhetto (Turin, Italia, 1936) italiar politikari komunista da.

[aldatu] Biografia

Hamazazpi urterekin, Gazte Federazio Komunistako eta Italiako Alderdi Komunistako kide egin zen. 1961ean, Gazte Federazioko idazkari nazional hautatu zuten, eta Italiako Alderdi Komunistako zuzendaritza nazionalean sartu zen. 1960ko hamarraldiko ikasle protestetako buruzagietako bat izan zen. Alderdiko buruek Siziliara bidali zuten zortzi urterako. Han hautatu zuten diputatu lehen aldiz, 1976an, Italiako Alderdi Komunistak botoen % 34 lortu zuen urte historikoan. Harrezkero, legebiltzarkide izan da legealdi guztietan. 2006tik, Europar Batasuneko legebiltzarkidea da Europako Alderdi Sozialistaren taldean.

[aldatu] Erreferentziak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak