Achim

Wikipedia, Entziklopedia askea

Achim Alemaniako herri bat da, Saxonia Beherea estatuan eta Verden barrutian kokatua. Gainera, azken barruti honetako herririk handiena da. Verden herritik 17 kilometro iparmendebaldera eta Bremenetik 16 kilometro hegoekialdera, Weser ibaiaren ibilbidean.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Achim, Weser ibaiaren haranean dago. Herria inguratzen duen lurraldea, txilardia da inguru natural hontan. Herria, itsasoaren mailatik 65 metroko altuerara dago

Hedadura eta biztanleria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herriak, 65,1 kilometro karratuko hedadura du, eta 2006. urteko azken egunean eginiko azken erroldaren arabera, herrian 30059 pertsona bizi dira

Badener Mendiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Badener mendiak, Baden herrixkan daude. Baden, Achimen barnean kokatuta dagoen herrixka bat da. Kokapen hau, Weser-Marsh mendebaldean eta 40 metroko garaierako harea duna taldea eta Badener txilardia ekialdean dituelarik eratuta dago.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herri honen lehen aipamena, 1091. urtekoa da, Arahem izenarekin. XII. mendean, misiolari kristauek bataio eliza bat eraiki zuten. Oraingo San Lorentzoren aurrekaria izan zen. Azken eliza hau, 1257an eraiki zen. Achimen, 1847. urtetik existitzen da tren geltokia. Bremen eta Hannover arteko bidean dago. 1626tik 1712rarte, batzuetan suediarrek eta beste batzuetan daniarrek kontrolatua izan zen. Zazpi urteetako gerran zehar, Frantziak kontrolatu zuen. 1815eko Vienako Kongresuaren ondoren, Hannoverreko erresumaren zati izan zen.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • San Lorentzoren eliza, 1257. urtean eraikia

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Ikus jatorrizko Wikidatako eskaera eta iturriak.


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]