Aci Trezza

Koordenatuak: 37°33′42″N 15°09′27″E / 37.561546°N 15.157492°E / 37.561546; 15.157492
Wikipedia, Entziklopedia askea
Aci Trezza
frazionea
Administrazioa
Estatu burujabe Italia
Eskualdea Sizilia
Italiako hiri metropolitarraMetropolitan City of Catania
Italiako udalerriAci Castello
Posta kodea95021
Geografia
Koordenatuak37°33′42″N 15°09′27″E / 37.561546°N 15.157492°E / 37.561546; 15.157492
Map
Altuera12 m
Demografia
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia095
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Aci Trezza. Barrenean, Etna mendia.

Aci Trezza (sizilieraz: 'a Trizza) Siziliako (Italia) hego-ekialdeko herri bat da, Aci Castello udalerriaren parte bat. Cataniatik 10 kilometrotara dago, eta 5.000 biztanle ditu. Joniar itsasoaren kostaldean kokatua, itsas aktibitatezko historia luzea du. Italiar askoren udako oporleku da. Herriko patroia San Joan Bataiatzailea, eta haren jaia ekainaren 24an ospatzen da.

Ziklopeen uharteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aci Trezzaren kostaldean, zutabe formako hiru uharte daude. Tokiko kondairak dioenez, Odisean ziklopeek Ulisesi jaurtikitako harriak dira. Ziklopeek ola bat omen zuten, Etna mendiaren magalean, geroago herriaren ingurura aldatu zutena.

Erreferentzia kulturalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Giovanni Vergaren eleberria I Malavoglia Aci Trezzan girotuta dago.

1948an, Luchino Viscontik Aci Trezzan egin zuen La terra trema film neorrealista, VergarenIMalavoglia nobelan oinarritua. Aktoreak ez ziren profesionalak, baizik eta tokiko biztanleak. Film horri museo bat eskaini zioten herrian, gau egun filmeko parte hartzaileetako batek zuzendua.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]