Action painting

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Jean Rainek 1972an action painting egiten.
Action Painting

Action painting 1952an Harold Rosemberg kritikoak asmatutako izena da New Yorkeko Eskolako zenbait margolarien artea deskribatzeko. Hauen artean Willem De Kooning, Jackson Pollock eta Franz Kline.

Rosembergen arabera, artista hauek oihala "akziorako leku" bihurtu zuten, hau da, sorkuntza prozesuari indarra emanez artelanari esanahi berria eman zioten, aktiboagoa bihurtuz. Margolana bera gertakari bihurtu zuten eta, beraz, erreferentzia estetiko klasikoei (forma, kolorea, konposizioa, marrazkia) erreferentzia artistiko berriak inposatzen zitzaizkien (indarra, abiadura, gorputzaren mugimenduak eta abar).

Action Painting terminoa 1950tik aurrera ezagun egin zen Espresionismo Abstraktuaren ordezko izen bezala.

Artistak[aldatu | aldatu iturburu kodea]