Ad Marciam de consolatione

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Ad Marciam de consolatione (latinezko Marziari kontsolazioa) Seneka filosofoarengandik egun kontserbatzen den lehenengo liburua da, 40. urtearen inguruan idatzitakoa. Gutun erako entsegu moduan idatzirik dago. Cremutius Cordus historialariaren alaba den Marzia andere aristokratikoaren semearen heriotza dela eta idatzi zuen. Marziaren semeak Zesaren hiltzaileen apologia hil zuten Tiberioren aginduz. Ez da erromatar kulturan gai horrekin idazten den lehenengo liburua: Zizeronek Tulia bere alabaren heriotza dela-eta bere burua kontsolatzeko idazki bat ere ezagutzen da, Consolatio izen berberaz.

Haria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Heriotzak dakarren tristura ulertuz baina aldi berean tristurak dakarren hondamena nabarmenduz, bi emakumeren ereduak azaltzen ditu. Batetik Martzeloren heriotza sekulan ahaztu ez zuen Oktavia gaztearen kasua kontatzen du, eta bestetik, Druso semearen heriotza onartu zuen Livia Drusilaren kasua. Pertsona eta herria zein diren, heriotzak dakarren tristura era ezberdinetan bizitzen dela aipatzen du eta horregatik ez dela aldaezina eta egonkorra den naturazkoa aparteko tristuraz hartzea pertsona maitatu baten heriotza. Estoizismoaren ikasbideari jarraituz, patuaren kolpeak onartu behar dira. Bizitzak ematen digun oro bizitzak eraman duela eta denak heriotzara goazela dio azkenik, geratzen zaizkigun arima eta pentsamendua heriotza onartzera eraman behar ditugula aholkatzearekin batera.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]