Adad-nirari I.a
Adad-nirari I.a. (K. a. 1307-K. a. 1275), Asiriako errege bat izan zen.
Adad-nirari I.arekin, Asiriak, azkenik, Babiloniarekin zuen muga, Zab Txikia ibaitik haratago atzeratzea lortu zuen, Diyalaraino. Mendebaldean, Mitaniko erresumaren hondarrak menderatu zituen, garai horretan, Hititar Inperioaren mende zegoena, Egiptorekin zituen arazoekin larregi arduratuta, ekialdeko mugari arreta jartzeko, basailutzan, bakarrik Karkemishen geratuz. Honen ondoren, Adad-nirari I.ak, bere buruari, Errege Handi titulua eman eta Muwatalli II.a hititar erregeari gutun bat bidali zion, tentsioa apaldu guran, eta anaia bezala tratatuz, maila bereko potentzietako erregeen artean ohi erabilitako hitza euren arteko harremanetarako. Hititar erantzuna nahiko zakarra izan zen,
| « | akaso aita edo ama beraren semeak al gara? | » |
baina, hala eta guztiz ere, ez zen gerrarik egon Asiria eta hititar inperioaren artean. Asiriako tronuan, bere oinordekoa, bere seme Salmanasar I.a izan zen, eta, bere aurrekoa, Arik-den-ili.
| Aurrekoa Arik-den-ili |
Asiriako erregea K. a. 1307-K. a. 1275 |
Ondorengoa Salmanasar I.a |