Adam Frans van der Meulen
Wikipedia(e)tik
Adam Frans van der Meulen (Brusela, 1632 - Paris, 1690) flandestar margolaria izan zen. Pieter Snayersen ikaslea izan zen. Guduetako ikuspegiak margotzeagatik da batez ere ezaguna. Luis XIV.a Frantziako erregearen margolaria izan zen. Obra batzuk: Luis XIV.a Douaira sartzen, Brujasko galera, Fontaineblauko ikuspegia.
Tapiz-kartoiak ere egin zituen, Erregearen historia-rako.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.