Adam Schaff
Wikipedia(e)tik
Adam Schaff Poloniar filosofoa eta soziologoa (Lvov, 1913 - Varsovia, 2006). Langileen alderdiko batzorde nagusiko kidea eta Poloniako Zientzia Akademiako soziologia eta filosofia sailetako zuzendaria izan zen. Hizkuntzari, ezagutzaren filosofiari eta logikari buruzko lanak idatzi zituen, eta gizarte-jakintzen ikuspegi marxista landu zuen bere obretan. Obra nagusiak: Egiari buruzko teoria marxistaren arazoak (1951), Semantikaren hastapenak (1960), Historiaren legeen izaera objektiboa (1955), Hizkuntza eta ezagutza (1963), Marxismoa eta gizakia (1965), Alienazioa fenomeno sozial gisa (1977), Zer etorkizun datorkigu? (1985), Marxismoa mendearen amaieran (1994).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.