Adamantios Korais
Greziar idazlea (Izmir, Anatolia, 1748 - Paris, 1833). Greziako literatura modernoaren aitzindaria eta greko hizkuntza modernoaren eraberritzaile nagusia izan zen. Montpellierren egin zituen Medikuntzako ikasketak, baina bukatu gabe utzi, eta Greziaren independentziaren aldeko lanetan murgildu zen. Lehen idatzietan Hipokrates eta Teofrastoren lanak itzuli zituen greko modernora, eta Greziako Literaturako Liburuak eta Parerga izeneko bildumak eskaini zituen 1895-1827 urte-bitartean. 1728-1835 urteetan, greko modernoaren lehen hiztegia eman zuen Atakta izenburuaz. XVIII. mendeko liberalismoan hezi zen eta ez zituen onartu Eliza ortodoxoaren edota Bizantziar Inperioko idatzien oinarriak greko modernoa moldatzerakoan. Parisen eman zituen Koraisek urte asko; han sortu zuen Filohelendarren Elkartea (Société Philhellénique de Paris) eta idatzi asko idatzi zuen Greziaren independentziaren alde.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.