Adarbakarraren sekretua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Adarbakarraren sekretua
Jatorria
Egilea(k)Hergé
Argitaratze-data1978
IzenburuaLe Secret de La Licorne
ArgitaletxeaCasterman (en) Itzuli
ISBN978-1-85596-428-0
Orrialdeak62
Ezaugarriak
Genero artistikoakomikia
Hizkuntzafrantsesa
TelesailaTintinen abenturak
Emanaldia
Hasiera-data1943ko urtarrilaren 14a
Fikzioa
Fikzio-unibertsoaTintin universe (en) Itzuli
fr.tintin.com…
kronologia
Izar misteriotsua Adarbakarraren sekretua Rachkam Gorriaren altxorra

Adarbakarraren sekretua izenekoa, Hergék idatzi eta marraztutako Tintinen abenturak kontatzen dituen komiki bat da. Atalka argitaratu zen, zuri-beltzean Le Soir egunkarian 1942ko ekainak 11 eta 1943ko urtarrilak 14 bitartean, eten labur batekin. 1943an kolorezko lehen edizioa argitaratu zen.

Istorioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Dupont eta Dupond poliziak azokara doaz kartera lapurreta misteriotsu batzuk ikertzeko asmoz. Han Tintinekin topo egiten dute, azokan itsasontzi baten maketa erosten duena Haddock kapitainari oparitzeko. Oparia erosi eta gutxira, maketa hori erosi nahi dioten bi pertsona hurbiltzen dira beragana. Lehena Ivan Ivanovitch Sakharine izeneko bat da, bigarrena, bere izena oraindik ezagutzen ez dena, Barnaby delako bat da. Handik gutxira, Tintinek Sakharinen bisita jasotzen du, Tintinek Haddock kapitainarentzako erositako maketa hura erosi nahi duelarik oraindik ere. Tintinek berriz ere ezezkoa ematen dio. Miluk nahi gabe botatzen du itsasontzia eta masta apurtzen du, eta Tintin apurtutako zatiak konpontzen ari denean Haddock kapitaina iristen da, itsasontzi hura ikustean oso harritua geratzen dena. Tintin bere etxera eramaten du eta itsasontzi bera, "Adarbakarra" izenekoa agertzen den margolan bat erakusten dio, Haddocken arbaso bat zen François de Hadoqueren erretratu baten atzean, Luis XIV.a Frantziakoa erregearen garaian bizi izan zena. Tintin bere etxera itzultzen da eta itsasontzi hura desagertu egin dela ikusten du. Ivan Ivanovitch Sakharinen etxera dihoa ikertzera, eta honek Tintini lapurtu dioten itsasontziaren eredu bera duela ikusten du (ez da Tintini lapurtu diotena, Ivanenak ez baitu masta apurtua). Bere etxera itzultzean, guztia hankaz gora topatzen du, itsasontzia lapurtu duena zerbait gehiagoren bila itzuli den seinale.

Hurrengo egunean, etxea berriz ordenatzen ari denean, Tintinek klabean idatzitako mezu bat duen pergamino bitxi bat topatzen du. "Adarbakarra" itsasontziaren mastan ezkutatua zegoela ebazten du, eta Haddock kapitainaren etxera doa bere aurkikuntzaren berri emateko. Iristen denean, atea itxita dago eta Haddockek ez die Tintinen deiei erantzuten, honek, azkenean, atea behera botatzea erabakitzen duelarik, eta ondoren, bere laguna mozkor-mozkor eginda eta margolanean agertzen den bere arbasoak duen antzerako kapela bat jantzita topatzen du, baita sable bat duelarik ere. Haddockek Hadoqueren memoriak irakurtzen aritu dela kontatzen dio eta pattar botila batetik zenbait trago emanez, bere arbasoak Rackham Gorria pirata ospetsuarekin izan zuen borroka kontatzen (eta antzezten aldi berean, batzuetan altzarientzako kalte handiarekin) hasten da. Istoriotik, Hadoque zaldunak Rackham Gorria pirataren altxorraren kokapena ezagutzen zuela ebazten da. Gainera, Hadoque zaldunaren memorietan testamentu moduko bat dago, non bere semeei Adarbakarra itsasontziaren hiru maketa uzten dizkien, masta nagusia mugituz gero, egia osoa jakingo dutela adieraziz.

Tintinek, berehala ebazten du bere etxean aurkitu duen pergaminoa hiru maketa horietan ezkutatuta dauden hiruretako bat dela, eta hirurek batera altxorraren kokapena ezagutzeko balioko dutela. Baina, Haddocki erakustera dihoanean, lapurtu egin diotela jakiten du, kartera lapurtu baitiote. Orduan, Tintinek eta Haddockek Sakharine bisitatzea erabakitzen dute, Adarbakarra itsasontziaren beste maketetako bat duena, baina honen etxera iritsitakoan lurrean korderik gabe topatzen dute eta Adarbakarra itsasontziaren bere maketaren masta hutsik dagoela ikusten dute: batenbatek han barruko pergaminoa eraman du. Sakharinek kordea berreskuratzen duenean Tintinek Azoka Zaharrean bere itsasontzia erosi nahi ziona ezagutzen duen gizon batek bisitatu diola kontatzen die. Handik irteterakoan, gizon hori etortzen zaie, baina kotxe batetik tirokatzen dute eta larriki zauritua erortzen da. Kordea galdu aurretik, modu enigmatikoan adierazten ditu txori batzuk.

Dupontek eta Dupondek lapurtutako karteretako zenbait berreskuratzea lortzen dute, Tintinena horien artean, honek, honela, Adarbakarraren bere maketan zegoen pergaminoa berreskuratzen duelarik. Hala ere, handik gutxira bahitzen dute, kripta batean, zelaiaren tokiren batean giltzaperatzen duten pertsonaia misteriotsu batzuk. Kriptatik ihes egitea lortzen du eta antzinatasunez beteriko biltegi bat topatzen du. Txori Anaiak eta hauen etxezaina zen Nestor (hurrengo komikiaren amaieran Haddock kapitainaren etxezain bihurtuko dena) Tintin harrapatzen saiatzen dira, baina lortu gabe. Tintinek kapitainari deitzea lortzen du laguntza eskatzeko eta gaztelutik ihes egiten du, bere bahitzaileek eta Nestorrek gertutik jazarrita. Zenbait gertakariren ondoren, kazetariak bere bahitzaileak domeinatzea lortzen du Miluren eta azken unean agertu den Haddock kapitainaren laguntzarekin. Txori Anaietako batek ihes egitea lortzen du.

Kartera lapurra azkenean Dupont eta Dupondek atxilotzen dutenean (karterak lapurtzeko tentazioari eutsi ezin dion kleoptomano bat), Tintinek Txori Anaietako baten kartera topatzen du, honela hiru pergaminoak biltzea lortzen duelarik. Elkarrekin latitude eta longitudeko koordenatu batzuk adierazten dituzte, Haddocki eta Tintini Rackham Gorria pirataren altxorraren bilaketa ahalbidetzen dietenak. Jarraian datozen abenturak eta gertakariak Rachkam Gorriaren altxorra izeneko komikian kontatzen dira.


Aurrekoa
Izar misteriotsua
Tintinen abenturak
1942-1943
Ondorengoa
Rachkam Gorriaren altxorra

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]