Adatseko Izar Aglomerazioa

Koordenatuak: Zeruko mapa 12h 22m 30s, +25° 51′ 00″
Wikipedia, Entziklopedia askea

Adatseko Izar Aglomerazioa edo Comako Izar Kumulua (Melotte 111 bezala ere ezaguna) Coma Berenices konstelazioko mendebaldeko zatian dagoen kumulu ireki bat da. Bertako izarrik distiratsuenak begi hutsez ikus daitezke, 5eko magnitudea baitute, eta ondo ikus daiteke prismatikoekin.

Kumuluak 40 kide inguru ditu eta Eguzkitik 288 argi-urteko distantziara dago, zeruan, gutxi gora-behera 5 graduko eremu bat hartuz. Bere adina 450 milioi urtetan estimatzen da, eta bere masa 100 eguzki masakoa da.

Bere izarretako bat, gutxi gorabehera 0,9 eguzki masako nano zuri masibo bat da, bere bizitza, ziuraski, 5 eguzki masarekin hasi zuena, eta, itxuraz duen nano gorrien urritasunaren ondorioz kumulua uste zena baino handiagoa dela proposatu da, edo desegite prozesuan dagoela.

Kumulu hau ez da Comako Galaxia Kumuluarekin nahastu behar, ezta Coma I galaxia sakabanatuen kumuluarekin ere.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]