Adelina Patti
Italiar sopranoa (Madril, 1843 - Craig-y-Nos Castle, Gales, 1919). New Yorken egin zituen Kantu ikasketak. 1859. urtean Donizettiren Lucia de Lammermoor operarekin egin zuen aurkezpena New Yorken. Bi urte geroago Londresko Covent Garden Antzokian, Belliniren La sonnambula operako Aminaren pertsonaia kantatu zuen. Rossini, Bellini, Meyerbeer, Gounod eta Verdiren hasierako operetako pertsonaiak kantatu zituen. Ahots arina eta gardena zuen, nota-tarte zabala hartzen zuen, eta XIX. mendeko koloratura-kantaririk ospetsuena izan zen. Arrakasta handia lortu zuen, batez ere pertsonaia hauekin: Mozarten Don Giovanni operako Zerlina; Meyerbeeren Dinorah-ko Dinorah; eta Rossiniren Sevillako bizargilea-ren Rosina; izan ere, Pattirentzat idatzi zuen Rossinik obra hori.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.