Adidas

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Adidas
Adidas Logo.svg
Adidas-factory-outlet-Herzogenaurach.jpg
Herzogenaurach udalerrian dagoen lantegia.
Sektorea Kirol materiala
Sorrera 1924an Gebrüder Dassler Schuhfabrik izenez sortua.
1946an erregistratua.
Sortzailea Adolf Dassler
Egoitza Herzogenaurach, Baviera
AlemaniaAlemania
Merkatuak Alemania, Europa, Mundua
Langileak 42.540 (2010)
Webgunea http://www.adidas-group.com

Adidas Alemaniako kirol material enpresa ekoizle bat da. Bavierako Herzogenaurach udalerrian kokatuta dago.

1924an Gebrüder Dassler Schuhfabrik izenez sortu Adolf Adi Dassler eta Rudolf Dassler anaiek sortu zuten. Adolf ekoizle edo artisau barnerakoia zen, aldiz Rudolf saltzaile eta plazagizon hutsa, biek ere euren materiala alemaniar kirol selekzioei saltzea lortu zuten.

Halere bi anaiak elkar haserretu eta Adolf Adi Dassler Adidas enpresa sortu zuen (Adolf Adi Dassler), aldiz Rudolf Dasslerrek Ruda enpresa sortu zuen (Rudolf edo Rudi Dassler), ondoren Puma SE kirol material enpresa bilakatua. Orduan gaurdaino puri-purian mantendu izan den Adidas eta Puma enpresen arteko lehiari ospetsuari ekin zitzaion.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Adidas Aldatu lotura Wikidatan