Adierazle (ekonomia)
Wikipedia(e)tik
Ekonomian, adierazlea ekonomiari buruzko estatistika-datuen laburbilduma bat da, ekonomiaren alderdi jakin bati buruz informazio zehatza azaldu eta, oro har, ekonomia orokorraren egoera eta bilakaerari buruz argibideak ematen dituena. Ekonomia-adierazleak dira, esaterako, Barne Produktu Gordina, Kontsumorako Prezioen Indizea, langabezi-tasa eta Industria Produkzioaren Indizea.
Adierazleak eta ziklo ekonomikoa [aldatu]
Adierazle ekonomikoak ekonomiaren bilakaera, ziklo ekonomikoa alegia, aztertzeko erabil daitezke. Horrela, adierazle hauek bereizten dira:
- adierazle aurrerakorrak, ziklo ekonomikoa aurreratu edo ekonomian gertatuko denaren berri ematen dutenak;
- adierazle atzerakorrak, ekonomian izandako bilakaeraren neurria ematen dutenak;
- adierazle baterakorrak, unean uneko ekonomian gertatzen dena azaltzen dutenak.
Adierazleak eta ekonomia orokorra [aldatu]
Ekonomia osoaren bilakaerarekin nola lotzen diren aztertuz ere bereiz daitezke adierazle ekonomikoak:
- adierazle proziklikoak, ekonomiaren bilakaeraren norabide berean mugitzen direnak;
- adierazle kontraziklikoak, ekonomiaren bilakaeraren aurkako norabideak aldatzen direnak (adibidez, langabezi tasa: langabezi tasa zenbat eta handiagoa, ekonomia beheraka ari da);
- adierazle aziklikoak, ekonomiaren bilakaera orokorrarekin lotura esturik ez dutenak.