Adingabearen emantzipazio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Emantzipazio terminoaren beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «Emantzipazio (argipena)»

Adingabearen emantzipazioa adingabe batek gaitasun juridiko osoa lortzea da. Emantzipazio mota hori, oro har, adinez nagusia ez den pertsona bat bere gurasoen etxetik joaten denean gertatzen da.

Adingabearen emantzipazioa, Espainiako zuzenbidean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Emantzipazio (Espainiako zuzenbidea)»

Garai batean emantzipazio ugari egiten zen, gaur egun ostera, askoz ere emantzipazio gutxiago eskatzen dira. Adingabeen emantzipazioaren murrizketa horren atzean adin nagusitasuna murriztea (zeina lehenik 20 urtetan, ondoren 25 urtetan, geroago 23 urtetan, beranduago 21 urtetan eta azkenik 18 urtetan ezarri zen) eta adinez nagusia ez denaren eskumenen aitortza zabalagoa daude. Gaur egun, hamasei urtetik gorako pertsonek autonomia zabala dute bai eremu pertsonalean bai ondare alorreko eremuan.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zuzenbidea Artikulu hau zuzenbideari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.