Adolf Butenandt
Wikipedia(e)tik
| Adolf Butenandt | ||
| Zientzialaria | ||
|---|---|---|
| Arloa | Kimika | |
| Jaio | 1903ko martxoaren 24a | |
| Hil | 1995eko urtarrilaren 18a | |
| Lanak | Sexu-hormonei buruzko ikerketak | |
Adolf Butenandt (Lehe[1], 1903ko martxoaren 24a - Munich, 1995]eko urtarrilaren 18a) alemaniar kimikaria izan zen.
Sexu-hormonei buruz egin zituen ikerketa garrantzitsuenak. Emakumearen gernutik ateratako estrona izan zen bakartu zuen lehen hormona. 1931n androsterona bakartu zuen, eta geroago osagai horren formula atera zuen. 1934. urtean progesterona bakartu zuen, emakumearengan haurdunaldiarekin zerikusia duten erreakzio kimikoetan agertzen dena. 1939an Kimikako Nobel Saria irabazi zuen Leopold Ružičkarekin batera, baina boterean zegoen erregimen nazionalsozialistak sariari uko egitera behartu zuen. Azkenik, 1949. urtean jaso zuen Nobel Saria.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.
- ↑ a b Adolf Butenandt Nobelprice.org
[aldatu] Kanpo loturak
- (Ingelesez) Biografia Nobel Sarien webgunean