Adolf Wilhelm Herman Kolbe
Wikipedia(e)tik
| Zientzialaria | ||
|---|---|---|
| Arloa | Kimika | |
| Jaio | 1818ko irailaren 27a | |
| Elliehausen (Hanoverko Erresuma) | ||
| Hil | 1884ko azaroaren 25a | |
| Leipzig (Alemania) | ||
| Lan-erakundeak | Marburgeko Unibertsitatea | |
| Lanak | Kolbe elektrolisia | |
| Kolbe–Schmitt erreakzioa | ||
Adolf Wilhelm Herman Kolbe (Elliehausen, Göttingenetik hurbil, 1818ko irailaren 27a - Leipzig, 1884ko azaroaren 25a) alemaniar kimikaria izan zen. Hanburgo eta Leipzigeko unibertsitateetan izan zen irakasle. Berzeliusen erroen teoria berritu zuen, eta sintesi organikoaren alorrean egin zituen lan garrantzizkoenak. Azido koipetsuen elektrolisia aztertu zuen, eta azido azetikoaren sintesia lortu zuen karbono-sulfuroan oinarrituta (1845). Lau urte geroago, eratorri organometalikoak aurkitu zituen, Edward Frankland kimikari britainiarrak aurkitu zituen garai berean. Azido salizilikoaren tasun antiseptikoak ere aztertu zituen.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/30 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.