Adolfo Domínguez

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Adolfo Domínguez (A Pobra de Trives, Ourense, 1950eko maiatzaren 14a) espainiar jostuna da.

Espainiar diseinatzaile nagusietako bat da, eta sorkari estilizatu soilengatik da ezaguna. Filosofia eta Letretako ikasketak egin zituen Santiagoko Unibertsitatean. 1968an, Parisa joan zen estetika- eta zinema-ikasketak egitera Vincennesko Unibertsitatera. 1973an, Londresen urtebete egon ondoren, jaioterrira itzuli zen, eta aitaren jostundegi txikia zena Adolfo Domínguez enpresa bihurtu zuen, anaia Jesusekin batera. Karreraren goren unea 1984 inguruan izan zen, besteak beste, 80ko hamarraldiko zimurra ederra da esloganaren —gizonezkoen modako paradigma bihurtu zen esloganaren— arrakastari esker. Adolfo Domínguezen irudia erradikalismo isilagatik bereizi da, abstrakzio modernoaren ondorengo den estetika soil sakon batetik abiatuta modaren mundua eraldatzeko indarrarengatik. Horregatik da, beharbada, diseinatzaile industrialaren papera beretu duen jostun bakarretakoa. Egun, gizonezko eta emakumezkoen arropa, lurrinak eta bestelako osagaiak saltzen ditu Europa, Amerika eta Asiako hiriburu nagusietan.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]