Adolfo Guiard

Wikipedia, Entziklopedia askea
Adolfo Guiard
Datu pertsonalak
Izen osoa Adolfo Guiard Larrauri
Jaio 1860ko abuztuaren 10a
Bilbo ( Bizkaia)
Hil 1916ko martxoaren 8a (55 urte)
Bilbo ( Bizkaia)

Adolfo Guiard Larrauri (Bilbo, 1860ko abuztuaren 10a - ibidem, 1916ko martxoaren 8a) euskal herritar margolari inpresionista izan zen[1].

Antonio Lekuonarekin hasi ondoren, hasieran Bartzelonara eta 1878an Parisera joan zen[2]. 1886an jaioterrira itzuli eta bertan lan egin zuen. Inpresionismoaren aitzindaria izan zen Euskal Herrian, nahiz eta bere lanetan kolorea baino marrazkia, irudia eta gauzen ingurua nabarmentzen ziren.

Biografia

Suburbio edo La niña del clavel.
La promesa.

Adolfo Guiard Larrauri, 1860ko apirilaren 10ean Bilbon jaio zen artista inpresionista izan zen. Bere gurasoak, Alphonse Guiard argazkilari frantsesa eta Juliana Larrauri izan ziren eta 11 neba-arreba izan zituen. Familia aberatsa izan ez bazen ere, maila ekonomiko ona zutela esan daiteke Guiardrek izango duen ikasketa prozesurako oso lagungarri izango dena. Hala ere, zailtasun ekonomikoak ere igaro zituzten batez ere 1865-1867 urteen artean aitaren argazkigintza estudioa erre zenean eta 1874ko Karlisten bonbardaketen ondorioz.

Artearekiko lehenengo hurbilketa, Nikolás Viar Egusquizaren amari esker egin omen zituen, familiako laguna izan zena. Euskal idazle eta nazionalista honen arabera “nire amak oparitu zion Guiardi bere lehenengo akuarela kutxa. Hauekin, bi marina egin zituen nire amari oparitu zizkionak”. Hala ere, ziurtasunez dakiguna, arterako ibilbidea Antonio Lecuonaren estudioan hasi zuela da, Paco Durrio, Miguel Unamuno eta Anselmo Guinearekin batera.

16 urterekin, Bartzelonara alde egin zuen bere ikasketekin jarraitzeko. Zenbait datuen arabera aitaren aldeko aitonak bertan jaioa omen zen eta horrek artista erakarri zuela uste da, Erromara edo Madrilera ikastera joateak oso garestia izateaz gain bekarik edo mezenasik izan gabe. Manuel Losadak esandakoaren arabera, Martin Alsina izan zuen irakasle hirian egon zen bitartean.

1878an, Parisera abiatuko da artista. Bidai hau, berebiziko garrantzia izan zuen artistaren garapenerako. Paris, momentu honetan Erromaren lekua hartzen hari da artean erdigune moduan. Elementu piktoriko berrien bila abiatu zen eta bertan ikasi eta barneratuko ditu garatzen hari den joera berria: inpresionismoa. Colaressiren akademian ikasi zuen eta Pierre-Paul Leon Glaize izan zuen tutore. Honen ustez, Guiard etorkizun oparoa izan zuen, “margotzeko jaioa” baitzen.

Gainera, garaiko artistekin harreman estua izan zuen Parisen egon zen bitartean, hala nola Monet, Bazille eta Degas bezalako artistekin. Azkeneko hau, eragin handia izan zuen artistaren obran.

1885-1886 inguruan Bilbora itzuli egin zen. Bertan Nicoár Viar, Oscar Rochelt eta Alvaro Alcalá Galianoren irakasle izan zen, eragin handia izanik, batez ere, azkenengoaren pinturan. Beste bi ikasleak, batez ere Viar, ideia politiko nazionalistengana hurbildu zuten Guiard, “Euskalerria” elkartean sartuz. Elkartea 1891ean banatu egin zenean garatu zuen Guiardek nazionalista sakonagoa, foruen defendatzaile sutsua izan baitzen. Garai honetan ezagutuko du Sabino Arana eta bere ideologiarenganako hurbilketa bat izango du, naiz eta gero liberalismoaren babesle izango denez nazionalismotik aldendu egingo den.

1887an Bilboko Sozietateak hiru mihise agindu zizkion (iruzkinen atalean gehiago hitz egingo dugu hauetaz). Honen ostean, Bakiora joango da eta orduan hasiko da benetan inpresionismoa lantzen kritika zorrotzak jasoz estilo erabat berria baitzen lurralde honetan. Kritika zorrotzenak D. Antonio Truebaren aldetik etorri ziren “El Noticiero Bilbaino” egunkarian. “El aldeano” koadro inpresionista kritikatu zuen estilo horrek, lantzen zuten artista eta inguruko intelektualez gain besteak ez zutelako ulertuko eta erabat estilo desatsegina bezala deskribatu zuen. Halaber, Unamuno bezalako artisten oniritzia ere jaso zuen. Aipagarria da ere urte hauetan izan zirela ere bere bakarkako lehenengo erakusketak Bilbon, 1887. Urtean Bilboko Sozietatean eta “Au monde elegant” eraikinean 1888an, baita ere oso kritikatuak.

1890ean, Murueta ingurura joan zen bizitzera. Bertan, Bakion bezala, paisaiak eta landa eremuak hartu zituen eredutzat bere lanetarako. Ondoren, 1900. urte inguruan, Gorlizen bizi izan zen denbora labur batez Etxatxunera (Deusto) joan baino lehen. Urte horretan, Arte Modernistako lehenengo erakusketa egin zen Bilbon, guztira 6 erakusketa eginez 1900-1910 urteen artean. Guiard, Losada eta Guinea bultzatu zituzten batez ere erakusketa hauek eta bertan gure artistaren koadroak egon ziren erakusgai beste artista moderno ospetsuekin batera. Erakusketa hauek bere izena oraindik ere ospetsuago egiteko balio izan zuten kritika zorrotzak jaso zituen arren. Hala ere, guztiak ez ziren kritikak izan garaiko pertsona garrantzitsuen babesa ere izan zuen, hala nola, Sotarenak edo Alberto Aznarrenak. 1902an, Parisen beste erakusketa kolektibo bat egin zuten artista moderno espainiarrek  Silberbergen galerietan. Bien bitartean, Guiardek bakarkako erakusketak egiteko aukera izan zuen Regoyosekin idatzi zen gutun batzuetan ikusi daitekeen moduan, baina ez zuen inoiz aukera hau aprobetxatu.

1908. urtean, “El Coitao. Mal Llamao” aldizkaria argitaratu zen, artista bilbotarren saiakera artearen inguruko aldizkari bat sortzeko. Bertan, Guiardrek presentzia handia igartzen da, aldizkari honetan bere ideiak eta bere izaera oso ondo islatu baitzuen beste artista eta idazle ospetsuen kolaborazioarekin batera (Tomas Meabe, Charles Morice, Miguel de Unamuno, Salaverria, José Arrue, Gustavo de Maeztu…).

1911an, Bilboko Euskal Artisten Elkartea sortu zen Arte Modernoko 6. Erakusketa egin  ostean. Elkarte hau, 1912an egin zuen bere lehenengo erakusketa non Adolfo Guiardrrek parte hartu izan zuen, baina deigarria da bestelako bilera eta ekintzetatik kanpo mantendu egin zela, ez zen inoiz kide ofiziala izan.

Bere azken urteetatik, ez zaigu produkzio artistiko handirik heldu. 1916an hil egin zen eta horren ostean, hainbar erakusketa egin dira bere omenez 1916an  Arte Ederretako zirkuluaren eskutik, 1927an Bilboko Euskal Artisten Elkarteak eta 1984an Bilboko Arte Ederretako Museoan. Gaur egun, bere obra gehiena bilduma pribatuen parte da, baina bere lanak ikusi daitezke Bizkaiko Foru Aldundian; Areetako Club Maritimoan; Bilboko Sozietatean; Euskal Arkeologia, Etnografia eta Kondaira Museoan eta Bilboko eta Gasteizko Artederretako Museoetan.

Bere Obra

Bilbora heldu eta berehala, ospea hartzen hasi zen eta 1887an, Sociedad Bilbainak hiru koadro eskatu zizkion. Cluba modernizatu nahi izan zuen momentu horretan presidente zen Ayarragarayk, eta horretako hiru margolan egin zituen artistak: La ría de AxpeEn la terraza eta Cazadores en la Estación del Norte. Hauetan, artistak bilboko egunereko gauzak islatzen saiatu zen, hala nola, zamaontziak itsasadarrean zehar, pertsonak hondartza ondoko kafetegietan, trenak, garai industrial horren kea… sortzen hari den burgesia bilbotarraren islapena egin zuen (hauek asialdiko ekintzak: ehiza, kirolak…) eta gizarte bilbotarraren errepresentazioa orokorrean.

Guiarden lan bikainena eta ezagunena, La niña del clavel edo Suburbio izenekoa da. Manet eta Degasen eragin nabarmena duen obra da eta koloreen erabilera guztiz delikatuan zuen maisutasunaren erakusgarri dena. Izan ere, koloreen fintasuna eta aberastasuna nabarmentzen da beti Guiarden pinturan.  Gama monokromatiko urdina da nagusi koadroan, neskak ahoan duen krabelin gorriak hausten duena.

Horrez gain, aire librean margotzeko joera erakutsi zuen, naturatik gertu. Horregatik, Bakiora joango da bizitzera, landa eremuko bizimodua duen herria. Bertan, pintura berri bat egingo du, non paisaia bigarren plano batean mantenduko du orain arte bezala eta arreta berezia eskeiniko dio bertako pertsonei eta bere bizimodu eta landa eremuan egiten duten lanari. Hemen, berdea izango da kolore esanguratsuena, eta apurka-apurka urdinak eta grisak ere protagonismoa eskuratzen joango dira.

Beste obra nagusi batzuk, La siega (1887),  La promesa (1877) eta  El grumete izan ziren eta beste koadro asko ez zituen bukatu. Nolanahi ere, Guiardek, bere paristar lankideek bezala, artea izan zuen beti gogoan, ez akademia edo sariak eta oro har, ez zituen koadro handiak egiten.

Bestalde, dekorazioko pintura ere landu zuen eta Euskal Herriko eraikuntza batzuetako beirategiak landu zituen (Bilboko Arte Ederretako Museoa, Gernikako Juntetxea, Oiartzungo Rafael Pikabearen jauregia).

Lan nabarmenduak

Galeria

Erreferentziak

  1. Auñamendi Eusko Entziklopedia. Adolfo Guiard y Larrauri. .
  2. de la Sota Aburto, Alejandro. (1952). Algo sobre Adolfo Guiard. Viñetas bilbaínas. .
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Adolfo Guiard Aldatu lotura Wikidatan


Biografia
Bizkaia
Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.