Adolphe d'Archiac

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Adolphe d'Archiac

Etienne Jules Adolphe Desmier de Saint-Simon, Vicomte d'Archiac (Archiaeko Bizkondea) (Reims, 1802ko irailaren 24a- Paris, 1868ko abenduaren 24a) Frantziar geologo eta paleontologoa izan zen.

Reimsen jaio zen eta eskola militar batean ikasi zuen. 1830. urterarte militar aritu zen. Garai hau baino lehen liburu erromantiko bat idatzi zuen. 1830tik aurrera geologiari buruz interesatzen hasi zen. Lehen lanetan, 1835. urtean, Frantzia, Belgika eta Ingalaterrako Tertziario eta Kretazeoa ikertu zituen, eta bereziki bertan agertzen ziren fosilekin eta euren sekuentziekin. Ondoren Karboniferoa, Devoniarra eta Siluriarra ikertu zituen.

Histoire des Progrès de la Géologie de 1834 à 1859 lan handia (8 liburu) argitaratu zuen. 1853an Wollaston Domina eman zioten. Urte berean Indiako nummulitesen inguruko lan bat argitaratu zuen Jules Haimerekin batera. Muséum National d'Histoire Naturelleko Paleontologia irakaslea izan zen. Beste lan batzuk Paléontologie Stratigraphique, Géologie et paléontologie (1866) eta Asie mineure (1866) izan ziren. 1868an bere buruaz beste egin zuen Senara botatzen.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Adolphe d'Archiac Aldatu lotura Wikidatan