Adrastea (satelitea)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Adrastea (satelitea)
Adrastea.jpg
Aurkikuntza
Aurkitzailea D. C. Jewitt,

G. E. Danielson

Data 1979-08-008
Ezaugarri orbitalak
Batazb. erradioa 129.000 km
Eszentrikotasuna 0,0015
Orbita periodoa 0,29826 egun
Inklinazioa 0,03°(Jupiterren

ekuatorearekiko)

Planeta Jupiter
Ezaugarri fisikoak
Diametroa 20 × 16 × 14 km; ~16 km
Masa 2 ×1015 kg
Dentsitatea 0,86 ×103 kg/m³
Grabitatea azalean ~0,002 m/s2
Errotazio periodoa 0,29826 egun

(sinkronoa)

Albedoa 0,1±0,045
Tenperatura ~122 K

Adrastea (grekoa: Αδράστεια), edo Jupiter XV, Jupiter planetaren satelite natural bat da.

Ezaugarri fisikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Adrasteak forma irregularra du: 20 × 16 × 14 km-ko tamaina. Jupiterren lau barne-sateliteetan txikiena da (Amaltearen taldea), eta planetarainoko distantziaren ordenan bigarrena, Metis baita Jupiterretik hurbilen dagoena.

Jupiterren eraztun nagusiaren barnean dago, eta, Jupiterren marea-indarren eraginez, errotazio-periodo sinkronoa du, hau da, bere buruaren inguruan bira oso bat egiten du planetaren inguruan bira oso bat egiten duen bitartean; beraz, aurpegi bera erakusten dio beti planetari.

Aurkikuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

David Jewitt-ek et G. Edward Danielson-ek aurkitu zuten, 1979an, Voyager 2 zundak urte hartan bertan bidalitako argazkiak aztertuta. Espazio-ontzi batek egindako argazkien bidez, eta ez Lurreko teleskopio batetik, aurkitutako lehen satelite naturala izan zen.

Izendapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Adrastea satelite-izena mitologia grekoko Adrastea pertsonaian du jatorria; Adrastea ninfa bat zen.

Hasieran, S/1979 J 1 izendapen sistematikoa eman zitzaion sateliteari; kode horrek adierazten du 1979an lehen aldiz ikusitako Jupiterren lehen satelitea zela. Adrastea behin betiko izena 1983an eman zitzaion.


Kanpo-loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]