Adriaen de Vries
Wikipedia(e)tik
Adriaen de Vries (Henricus Hondiusen lana, 1612) |
||
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Adriaen de Vries | |
| Jaio | 1545/46 | |
| Haga () | ||
| Hil | 1626ko abenduaren 15a | |
| Praga () | ||
Adriaen de Vries (Haga, 1545/46 - Praga, 1626ko abenduaren 15a[1]) flandestar eskultore manierista izan zen.
Florentzian Giambolognarekin egin zituen ikasketak. Europako erdialdeko manierismoak eman zuen artista nagusietakotzat hartua da. Karlos Emanuel Savoiako dukearentzat, Pragako Rodolfo II.arentzat eta Kopenhageko Kristian IV.arentzat lan egin zuen. Brontzezko eta harrizko lanak egin zituen, iturriak, batez ere; harenak dira Neptunoren iturria (Frederiksborgeko jauregia), Merkurioren iturria eta Herkulesen iturria, Alemanian, Augsburgon, azken biak.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.
- ↑ Adriaen de Vries Encyclopædia Britannica. (2012ko urtarrilaren 21ean begiratua)
[aldatu] Kanpo loturak
- (Ingelesez) Adriaen de Vries ArtCyclopedia.