Adriaen van Ostade
Wikipedia(e)tik
Adriaen van Ostade, Frans Halsek margotua.
Adriaen van Ostade, jaiotzez Adriaen Jansz Hendricx (Haarlem, Zazpi Herbehere Batuen Errepublika, 1610eko abenduaren 10a - Haarlem, 1685eko maiatzaren 2a) Herbehereetako margolaria izan zen.
Biografia [aldatu]
Herbehereetako Eskolako margolari garrantzitsuenetako bat izan zen. Herbehereetako nekazarien bizimodutik hartutako irudiak egin zituen batez ere, baina aipagarriak dira erlijio-margolanak eta landa-ikuspegiak ere. Karikaturak ere egin zituen. Kolore leunak erabiltzen zituen.
Haren lan nagusiak: "Eskola-maisua", "Biolinista zaharra" eta "Erretzaileak".
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.