Adrienne Rich
Adrienne Rich (Baltimore, Maryland, Ameriketako Estatu Batuak, 1929) ingelesezko idazlea da. Poeta eta saiakeragilea da, eta emakumezkoen esperientzia sozialei buruzko ikerketengatik da, batez ere, ezaguna. Feminista aktiboa izan da bai bizitzan bai karreran, eta eskubide zibilen eta bakearen aldeko borrokalari sutsua ere bai, poesia askotan islatzen denez. Sinesmenak zalantzan jartzera bultzatzen du irakurlea, eta berak ere bere buruaren azterketa egiten du, hebrear ondoretasunaz, homosexualitateaz eta, besteak beste, zapalkuntza politikoez gogoeta eginez.
Bizitza [aldatu]
1951n, diploma atera zuen Radcliffeko Unibertsitatean, eta Poeta Gazteen Yale Saria jaso zuen lehen poema-liburuarengatik: A Change of World. 1974an, National Book Award saria irabazi zuen Diving into the Wreck poema-bildumagatik; hizkuntza, mitoak eta emakumezkoen historia aztertu zituen lan horretan.
Beste liburu batzuk: Snapshots of a daughter-in-law: poems (1963), Of Woman Born: Motherhood as Experience and Institution (1976), The Dream of a Common Language (1978), Your Native Land, Your Life: Poems (1986); An Atlas of the Difficult World (1992), Midnight Salvage (1999), Telephone Ringing in the Labyrinth: Poems (2004–2006) eta Tonight No Poetry Will Serve: Poems (2007-2010).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.