Aduna
|
Aduna |
||
|---|---|---|
|
|
||
| Izen ofiziala | Aduna | |
| Estatua Erkidegoa Lurralde Historikoa Eskualdea |
Espainia Euskal Autonomia Erkidegoa Gipuzkoa Tolosaldea |
|
| Alkatea | Gestoria | |
| Herritarra | adunar | |
| Koordenatuak | 43°12′21″N 2°2′39″W / 43.20583°N 2.04417°WKoordenatuak: 43°12′21″N 2°2′39″W / 43.20583°N 2.04417°W | |
| Eremua | 6,95 km2 | |
| Distantzia | 17 km Donostiara | |
| Posta kodea | 20150 |
|
| Biztanleria | 376 bizt. (2008) | |
| Dentsitatea | 54,1 bizt./km² | |
| Sorrera | 1883 | |
| http://www.aduna.net/ | ||
Aduna Gipuzkoako Tolosaldea eskualdean kokaturik dagoen herri euskalduna da, UEMA mankomunitatearen kidea dena. 6,9 km2-ko herri txikia da eta itsaso gainetik 312 m-ra dago. Udalerria, Oriako harana nagusi duen muino batean kokatzen da. Adunara A-1 autobidetik iristen da, errepide estu eta aldapatsu batetik.
Herria Donostiatik 18 kilometrora eta Tolosatik 9 kilometrora dago. Adunarekin muga egiten duten herriak honakoak dira:Zizurkil, ipar-mendebalde eta mendebaldetik; Billabona, hegoaldetik; eta Andoain, ekialde eta ipar-ekialdetik.
Eduki-taula |
Historia [aldatu]
Adunak 1386an, herrixka besterik ez zenean, Tolosarekin bat egitea erabaki zuen, honen foruaren abantailekin. Aduna Tolosatik banandu zen diru-auzi baten ondorioz. 1450ean Donostiarekin bat egin zuen, eta horrek Donostia eta Tolosaren arteko liskarrak ekarri zituen, biek eduki nahi baitzuten Adunaren kontrola.
25 urte iraun zuen auzi baten ondoren borroka amaitu egin zen eta Aduna Donostiaren zati bilakatu zen, nahiz eta bien arteko distantzia handia izan. XIX. mendean, 1883an hain zuzen, hiribildu izendapena eskuratu zuen eta Donostiatik banandu zen.
Demografia [aldatu]
Adunaren herribarruan herriko biztanle guztien %40 baino ez da bizi. Beste auzoak Elbarrena eta Goiburu dira, lehenengoa herritik beherago eta bigarrena gorago kokaturik.
Adunan entzuten den hizkuntza bakarra euskara da, izan ere, Aduna euskal ohituretan murgildutako herria baita.
| 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2000 | 2005 | 2011 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 391 | 326 | 370 | 461 | 429 | 498 | 480 | 446 | 359 | 296 | 311 | 352 | 400 |
Politika [aldatu]
2005eko hauteskundeetan EHAK alderdi komunista gailendu zen botoen %48,9rekin, EAJ - EA koalizioaren aurretik. Udaletxea Adunako Elkarte Herritarraren esku dago, bertako alkate Arantza Aburuza Alkorta delarik.
Alkateak [aldatu]
| Alkatea | Agintaldia | Alderdia |
|---|---|---|
| Arantza Aburuza Alkorta | 2003-2007 2007- |
AEH EAE |
Ekonomia [aldatu]
Nekazaria da batez ere Aduna, baina Oria ibaiaren ertzean dozena bat enpresa nagusitzen dira. Denak enpresa txikiak dira eta haietako batek bakarrik, Unipapelek, 100 langile baino gehiago ditu. Nahiz eta enpresa txikiak izan, guztietan lan egiten duten langileen batura Adunatarren kopurua baino handiagoa da. Horrek Adunak errenta per cápita handia edukitzea ekarri du. Adunak Nafarroako muga ondoan daukan kokaguneak ekarri ditu enpresak Oria ibaiaren ertzera. Duela urte gutxi arte igeltsuzko meategi batzuk ere ustiatzen ziren.
Aduna komertziala, 2 tabernek, 3 sagardotegik eta jatetxe, ostatu eta nekazal-turismo baserri batek osatzen dute.
Kirolak [aldatu]
Adunak frontoi handi bat baino ez du kirol azpiegitura bezala nahiz eta umeek jolasteko bi parke ere badituen.
Ondarea [aldatu]
Herri honetako nabarmenena herri barrutia da, bere eliz parrokialarekin. Andre Maria Jasokundearen eliza, 1599an eraikia, chapitel bat dauka dorrean, oso arraroa Gipuzkoako elizetan. Gainera, barnean, Pedro Latijerakoaren lana (XVII. mendea) dauka eta alboko kapelan kokaturiko Kristo bat ere badauka. Eliza alde batera utzita, udaletxea, oinetxe Torrea (XV. mendea baino lehenagokoa) eta frontoi egunekoak nabarmenak dira baita ere. 1760. urteko hilerri zaharra ere ikusgarria da.
Agramonte, Aitzarte, Apakintza, Galarraga, Galarregi, Lardi Ozin, Olatza, Segotegi, Sonola, Txantxane, Ulanberro edo Zabale baserriak, euskal eraikuntzen eredu dira.
Ibilaldiren bat egin nahi bada Belkoain (488 m) mendira igo daiteke herrian bertan hartutako bide baten bidez. Gailur honetara iritsi baino lehen, erdialdean, pic-nic egiteko leku aproposa dago haritzez, pagoz eta mahaiz beteriko lekuetan. Mendi-gailurrean bista paregabeak daude.
Festak eta ohiturak [aldatu]
- Adunan uda guztietan antolatzen du AEK-k barnetegia. Bi sagardotegi ditu: Aburuza eta Zabala. Zabalak 2006an irabazi du Gipuzkoako sagardo onenaren saria.
- Adunako festak abuztuaren 15ean ospatzen dira. Festa hauetako bereizgarri Oilasko-Jokoa da. Egunsentian herriko gazteak mozorrotuak baserriz baserri joaten dira oiloak jasoz. Eguerdian hartutako oiloei lepoa mozten zaie igitaida bakarrez. Joko hau begi itxiekin jolasten da musikarekin. Oiloak aprobetxatuz, bazkari herrikoia egiten da haiekin. Beste bereizgarri bat "Axeri-dantza" da non herritarrek euskal nekazal inauterien dantza dantzatzen duten, gaur egun ia desagertua, baina oraindik dantzatzen dena.
Adunar ospetsuak [aldatu]
- Paco Ibáñez (1934-): kantaria. Valentzian jaioa baina txikitan denboraldi luzeak igarotakoa Adunan, ama adunarra baitzeukan.
- Iñaki Gorostidi (1955-): harri-jasotzailea eta artisua.
- Juan Kruz Igerabide (1956-): euskal idazlea. Poesia eta prosazko lan askoren egilea, gehienbat gazteei eskainitako literatura.
- Joxemari Mendizabal, Mendizabal II.a (1947-2010): harri-jasotzailea eta aizkolaria.
Ikus, gainera [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- (Euskaraz)(Gaztelaniaz)Adunako udal webgunea
- (Euskaraz)Herriko albisteak "Tolosaldeko Hitza"n
- (Euskaraz)Adunari buruz
|
|||||||
|
|||||||