Adurtza
|
Adurtza |
|||||
|---|---|---|---|---|---|
|
|
|||||
| Udalerria | Gasteiz | ||||
|
|
|||||
| Koordenatuak: | 42°50′11″N 2°39′42″W / 42.83639°N 2.66167°WKoordenatuak: 42°50′11″N 2°39′42″W / 42.83639°N 2.66167°W | ||||
| Biztanleria | 7.473 (2008) | ||||
Adurtza Gasteizko (Araba) auzoa da, Olarizu ondoan kokatuta dagoena. Hiriaren hego-ekialdean kokatzen da, iparraldean trenbidearekin egiten du muga, hegoaldean, oraindik ere ez du auzorik, eta ipar-ekialdean San Kristobalgo auzoarekin egiten du muga.
[aldatu] Historia
Erdi Aroan zehar Adurzaha (1025) izeneko herrixka bat egon zen, gaur egun hutsik dagoen Olarizu eta Gasteizko herrien artean. Herrixkatik antzinako galtzada erromatar bat igarotzen zen eta Donejakue Bidearen adarretako bat. Adurtza, 1258ean Gasteizi utzitako herrixketako bat izan zen. Denborak aurrera egin ahala, Gasteizi erabat loturik geratu zen, eta kanpoaldeko auzoaren izaera hartu zuen. San Kristobal izenaz ere izan zen ezagutua, auzoan kokatzen den San Kristobalgo baseliza zaharrarengatik.
Auzoaren erabateko garapena 1950eko hamarkadan hasi zen, gaur egungo Adurtzako auzoaren eraikitzearekin. Ondorengo hamarkadetan, Iturritxu kalea eraiki zen, Gasteizko hiria inguratzen duen errepidearen alboan kokatua eta hegoaldean Gasteizen muga dena. Gasteizko udalak, errepide hori handitzeko daukan asmoak, Iturritxuko hainbat bizilagunen kezka sortu du, eta errepidea handitzearekin batera, auzotik auto gehiago igaroko direnaren beldur dira.
[aldatu] Errekaleor
Errekaleor Adurtza auzoaren albo batean dagoen etxebizitza blokeen errenkada bat da. 1950eko hamarkadan garatu zen hiriaren kanpoaldean, nekazaritza lurrez inguraturik. Salburuko auzoen eraikitzearekin batera, Errekaleor auzoa eraberritzeko proiektua aurkeztu zuen Gasteizko udalak. Proiektuaren arabera, etxebizitza gehienak eraitsi egingo dira, eta haien tokian 14 solairutako eraikinak altxatuko dira, etxebizitza zaharretako bizilagunentzako.
[aldatu] Kanpo loturak
| Gasteizko auzoak | ||
|---|---|---|
|
Abetxuku • Adurtza • Aldaia • Alde Zaharra • Anglo-Vasco • Arana • Aranbizkarra • Arantzabela • Ariznabarra • Arkaiate • Arriaga-Lakua • Babesgabetuak • Borinbizkarra • Done Jakue • Ehari-Gobeu • Ekialdeko Nekazaritza Eremua • Elejalde • Gazalbide • Hego-mendebaldeko Nekazaritza Eremua • Ipar-mendebaldeko Nekazaritza Eremua • Ibaialde • Izarra • Judimendi • Koroatzea • Larrein • Lovaina • Mariturri • Mendizorrotza • Olaran • Pilar • Salburua • San Kristobal • San Martin • Sansomendi • Santa Luzia • San Tomas • Txagorritxu • Zabalgana • Zabalgunea • Zaramaga |
||