Aeghyna

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Aeghyna, Aeghyna, Aegyna, Aigino edo Aichina, (?-638)) Baskoniako dukerriko dukea[1] (626-638), Genialen ondorengoa izan zen[2].

626an frankoek Baskoniako dukerrian agintzeko hautatu zuten[3]. Agintean gutxi gorabehera 638. urtera arte egon zen[4]. Duke izendatu berri zela Paladio eta bere semea zen Senoceko artzapezpikua baskoien matxinada batekin bat egoteaz salatu zituen[5]. Frankoen banaketa eta Akitaniako erresumaren ezartzea probestuz baskoiek Aiginorekiko abantailaz borrokatu zuten. 628. urte aldera Karibertok aurre hartuko die eta baskoiei euren gogoz kontra Tolosako erresuman sartzera behartzen ditu. Kariberto honek Loiratik Pirinioetako hiri guztiak bere kargu zituen, Tolosa barne, azken hau Akitaniako erresumaren hiriburu bihurtu zuelarik. Azkenik Aeghyna betirako zokoratua izan zen, bere ondorengoa eta duke berria Amand edo Ainand izan zelarik[6].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Aegino.Euskomedia.org
  2. Collins, Roger. The Basques. Blackwell Publishing: Londres, 1990
  3. John Michael Wallace-Hadrill The Fourth Book of the Chronicle of Fredegar with its Continuations. Greenwood Press: Connecticut, 1960.
  4. Monlezun, Jean Justin. Histoire de la Gascogne. 1846.
  5. Higounet, Charles. Bordeaux pendant le haut moyen age. Bordele, 1963.
  6. Lewis, Archibald R. "The Dukes in the Regnum Francorum, A.D. 550-751." Speculum, 51. Lib, 3. zbk (1976ko uztaila), 381-410. orr.