Aena
Wikipedia(e)tik
| Aeropuertos Españoles y Navegación Aérea | |
|---|---|
| Mota | Estatuarena |
| Sektorea | Hegazkinlaritza |
| Sorrera | 1990 |
| Egoitza | Madril |
| Merkatuak | Espainia |
| Langileak | >10.000 |
| Akziodunak | Espainiako Gobernua |
| Web orria | http://www.aena.es |
Aeropuertos Españoles y Navegación Aérea (Aena) Espainiako aireportu zibilak kudeatzen dituen enpresa publikoa da. Espainiako Gobernuaren agindupean dago. Egungo legediari dagokionez honako funtzioak bete behar ditu:
- Karaktere zibileko aireportu, aerodromo, heliportu eta aire-garraiorako edozein instalakuntzaren antolaketa, zuzendaritza, koordinazioa, esplotazioa, zaintzea eta administrazioa.
- Aurreko epigrafeari dagozkien azpiegitura eta instalazioen inbertsioen proiektu, exekuzio, zuzentze eta kontrola.
- Azpiegitura, instalazio eta telekomunikazio aeronautikoen sistema-sareen proiektu, exekuzio, zuzentze eta kontrola, nabigazioa eta airetiko zirkulazioaren kontrolerako.
- Azpiegitura aeronautiko berrien planifikazioen proposamena, hala nola aire-espazioko egituraren aldaketak.
- Kudeatzen dituen intalazioetan segurtasun zerbitzuak bermatzea eta aire-garraioari dagokion irakaskuntza espezifikoetan parte hartzea.
Aireportuak [aldatu]
Zerrenda: Espainiako aireportuen zerrenda
Aenak publikoak diren Espainiako aireportu guztiak kudeatzen ditu. Ceutako heliportua ere kudeatzen du, sare osoko heliportu bakarra. Hauek dira Espainiako 5 aireportu garrantzitsuenak:
- Madril-Barajas aireportua
- Bartzelona-El Prat aireportua
- Palma-Son Sant Joan aireportua
- Málaga-Pablo Ruiz Picasso aireportua
- Kanaria Handiko aireportua