Afar
| Afar | |
|---|---|
| Afar bat nomaden janzkera daramala | |
| Biztanleak guztira | Ezezaguna |
| Biztanleria nabarmena duten eskualdeak | Etiopia 1.200.000 [1] Eritrea Djibuti |
| Hizkuntza | Afarrera, Arabiera |
| Erlijioa | Islam |
| Zerikusia duten beste giza taldeak | arabiarrak |
Afar herria (afarreraz: Qafár, feeraz: ዐፋር ʿāfār, arabieraz: عفار, Amhareraz: አፋር āfār), Danakil izenez ere ezaguna Afrikako Adarrean bizi den talde etniko bat da. Afartarren aberria batik bat Etiopiako Afar Eskualdean bizi dira edota iparraldeko Djibutin nahiz eta gutxi batzu Eritrea egoaldean ere bizi diren.
Eduki-taula |
[aldatu] Historia
[aldatu] Aintzinako historia
Afartarren gizartea erresuma ezberdinetan banatua egon izan da horietako bakoitza Sultan batek gobernatzen zuelarik. [2]
Kontserbatzen den Afar herriaren idatziriko aipamen zaharrena kristo ondorengo 13. mendekoa da Ibn Sa'id idazle arabiarrarena. Ibn Sa'iden arabera afartarrak Suakin-eko portuaren inguruan bizi ziren hegoaldetik Mandeb-eraino edatuz, Zeila inguruan.[3] Noizean behin Etiopiarren izkribuetan aipatzen dira, zaharrenetan Amda Seyon agintariaren aliatu gisa Awash ibaia baino haratago gerra batean. Afarrak aipatzen dituen urrengo izkribuan Etiopiako Inperioko beste agintari baten lagun dira, Baeda Maryam-enak, kasu honetan heuren bizilagun ziren Dobe'a-tarren aurkako kanpainan.[4]
Somali herriarekin eta beste zenbait tribu islamdarrekin batera afar herria ertaroko Adaldar Sultanerriarekin erlazionatzen da zeinak Afrikako Adarreko portzio handi bat kontrolatzen zuen.
[aldatu] Aussa Sultanerria
Aussa Sultanerria, Afar Sultanerri izenez ere ezagutua, Aussako Imamatoaren ondorengoa izan zen. Aurreko instituzio hau 1577an sortu zen, urte horretan Muhammed Jasa-k hiriburua Harar-etik Aussa-ra mugitu baitzuen Adaleko Sultanerria bitan banatuz Aussa eta Harari hiri-estatuen artean. 1672. urteaz geroztik, sultanerriaren gainbehera izan zen Umar Din bin Adam-en tronuratzearekin batera guztiz desagertuz. [5] Zenbait urteren hostean Kedafu-k sultanerria berezarri zuen 1734. urtean ondorenean Mudaito Dinastiak agindu zuelarik. [6] Sultanaren ikur nabarmenena zilarrezko aginte-makil bat zen, zeinari ahalmen magikoak egozten zitzaizkion. [7]
[aldatu] Afar Liberazio Frontea
Alimirah Hanfadhe Afarreko Sultanak antolaturiko arrakastarik gabeko matxinada baten ostean 1975. urtean Afar Liberazio Frontea sortu zen Afar herriaren interesen defentsarako. Handik gutxira Hanfadhe Sultana Saudi Arabiara herbesteratzera behartua izan zen. Ondoren Etiopian gobernatu zuten Derg erregimeneko komunistek Assabeko Eskualde Autonomoa sortu zuten (gaur egun Aseb izenekoa eta Eritrean dagoena). Autonomi hau izan arren Afarrek asaldaturik jarraitu zuten 1990eko amarkadaren hasierararte. Djibutin antzeko mugimenduak egon ziren 1980eko amarkadan 1991. urtean Afar Matxinada izan zelarik. Urte hartan Derg erregimena amaitu zen eta Hanfadhe Sultana atzerritik itzuli zen.
[aldatu] Demografia
[aldatu] Banaketa geografikoa
Afar herria batik bat Danakil basamortuan bizi da Etiopian datzan Afar Eskualdean. Aurreko eskualdetk at Eritrea eta Djibutin ere bizi dira. Etiopian bizi diren Afar-ak 1.276.867 dira (biztanleriaren %1.73) 2007 urteko zenbaketa baten arabera, horietako 108.488 hirietan bizi direlarik [1] Djibutiko biztanleriaren ia herena Afar da eta Etiopiako 9 talde etniko edo kililochen artean ametitzen dira.
[aldatu] Hizkuntza
Afar-en ama hizkuntza Afar lengoaia da. Hizkuntza Afro-Asiatikoen multzoko azpi-multzo Kusitikoaren barnean klasifikatzen da. Afar asko oraindik nomadak direnez posible da Afar hiztunik aurkitzea Djibuti, Etiopia eta Eritreatik kanpo.
[aldatu] Erlijioa
Afar herria orotara musulmana da aintzinatik. [2]
[aldatu] Kultura
Afar-ak tradizioz artzainak izan dira heuren ganadua hauntza, ardi eta behiak direlarik, guztiak basamortuan hezten dituzte.[2]
Gizarteari dagokionez, klan edo sendietan antolatzen dira bi klase bereizten direlarik: asaimarak ('gorriak') zeinak botere gehiago izan ohi duten eta adoimarak ('zuriak') zeinak langileak diren batik bat Mabla mendietan bizi direlarik.
Afar gerlariak ezagunak dira heuren adorearengatik eta gudurako abesti ugari abesten dituzte. Gizonezko askok jile aho kurbaduneko labana darabilte. .[2]
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ a b "Country level", Table 3.1, p.73.
- ↑ a b c d Matt Phillips, Jean-Bernard Carillet, Lonely Planet Ethiopia and Eritrea, (Lonely Planet: 2006), p.301.
- ↑ Richard Pankhurst, The Ethiopian Borderlands (Lawrenceville: Red Sea Press, 1997), p. 60
- ↑ Pankhurst, Borderlands, pp. 61-67, 106f.
- ↑ Abir, p. 23 n.1.
- ↑ Abir, pp. 23-26.
- ↑ Trimingham, p. 262.