Afari

Wikipedia, Entziklopedia askea
EnzaiBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 16:36, 22 apirila 2015
Otorduak
Otorduak
GosariaHamaiketakoaBazkariaAskariaAfari-meriendaAfariaSorgin-afaria
Jakiak
JanaurrekoaKoktelaZizka-mizkakHasierakoaJaki nagusiaAzkenburukoaBazkalondoaPintxoa

Afaria ohitura legez gauez jan ohi den eguneko azken otordua da. Hego Euskal Herrian normalki bederatzietatik gauerdiko hamabiak arteko denboran afaldu ohi da (Ipar Euskal Herrian lehenago afaldu ohi da), halere familia bakoitzak afariaren unea betebeharren arabera egokitzea ohikoa izaten da.

Leonardo da Vinci margolariaren Azken Afaria margolana.

Afariak plater bat edo biez osaturik daude. Plater nagusia maiz okela eta barazkiak izan ohi dira. Udaldean afariko plater nagusia entsalada edo fruituez lagundurik jatea ere ohikoa da.

Mediku eta nutrizionista askok afaria ahal bezain arinena izan dadin aholkatzen dute, gainpisua eta loditasun arazoak ekidin asmoz, gauez metabolismoa moteldu egiten baita. Hortik dator atsotiz hau: errege modira gosaldu, printze modura bazkaldu eta behatsu baten modura afaldu.

Afari hitzaren esanahiaren barnean infusio soil bat edatea ere sar liteke.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Afari Aldatu lotura Wikidatan