Affonso Eduardo Reidy
Wikipedia(e)tik
Affonso Eduardo Reidy (Paris, Frantzia, 1909 - Rio de Janeiro, Brasil, 1963) brasildar arkitektoa izan zen.
[aldatu] Biografia
Rio de Janeiroko Arte Ederretako eskolan egin zituen ikasketak, eta Oscar Niemeyer eta Lucio Costa arkitektoekin batera, Brasilgo arkitektura modernoko berritzailerik handientzat hartua da. Le Corbusier eta Erich Mendelsohn arkitektoen eragina igarri zaie Reidyren eraikuntzei.
Rio de Janeiron lan egin zuen, batez ere, eta han daude haren lan aipagarrienak: Pedregulhoko etxebizitzetarako gelak (1950), Antzoki nazionala (1951), Arte modernoko museoa (1954-1967) eta Flamengoko parkea (1962-1964).
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.