Siagrio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Afranio Siagrio» orritik birbideratua)
Siagrio

Magister militum

Bizitza
JaiotzaLyon, 430 (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Antzinako Erroma
HeriotzaAugusta Suessionum (en) Itzuli, 487 (egutegi gregorianoa) (56/57 urte)
Hobiratze lekuaAugusta Suessionum (en) Itzuli
Heriotza modua: labankada
Familia
AitaEgidio
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Graduajeneral
Siagrioren "erreinua".

Siagrio (430486 edo 487) Mendebaldeko Erromatar Inperioko azken gobernaria izan zen. Egidio erregearen semea, honen ondorengoa izan zen Soissonseko erreinua gobernatzen. Bere burua, ordea, ez zuen erregetzat, beranduago, Duke bezala ezagutuko zen Duxtzat baizik. Bere erregealdia, 464. urtetik, 486. urterarte zabaldu zen. Azken urte hontan gertatu zen Soissonsen bertan, erreinuko hiriburuan, Klodoveo frankotar erregea eta Siagrio galierromatar duxaren gudalosteen arteko gudualdia. Gudualdi hau, frankotarren garaipenarekin amaitu zen.

Egoera horren aurrean, Alariko II.a bisigodotarren erregeari laguntza eskatu zion, honen erreinuan bizitzen uzteko eskatuz. Baina, Alarikok, horren ordez, preso hartu eta Klodoveorengana bidali zuen. 487. urtean hil zuten frankotarrek, modu sekretuan sastakatuz.

Bere erregealdia, Erromatar Inperioko jatorrizko herrien azken gobernualdia izan zen. Izan ere, atzerritarrek, Inperiotik kanpoko herriek, "Erromatarren Errege" bezala ezagutu zuten.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]