Afrika Erdiko Errepublikako bandera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Afrika Erdiko Errepublikako bandera
Afrika Erdiko Errepublikako bandera
Erabilera
Proportzioa 3:5
Erabakia 1958eko abenduak 1a
Koloreak

Afrika Erdiko Errepublikako bandera, La Renaissance izeneko ereserkia eta armarriarekin batera herrialdeko ikur nagusienetako bat da. 1958ko abenduak 1ean onartu zen eta Barthélemy Bogandak diseinatu zuen, Ubangui-Chari lurralde autonomoko lehen presidentea izan zena, "Frantziak eta Afrikak elkarrekin joan behar dute" pentsatzen zuena. Hala, Frantziako banderako urdin, zuri eta gorri koloreak panafrikar koloreak ziren gorri, hori eta berdearekin uztartu zituen.

Gorriak ertafrikar herriaren odola irudikatzen du, independentzia lortzeko eta euren herrialdea defendatzeko isuri zutena, urdinak zerua eta askatasuna, zuriak bakea eta duintasuna, berdeak itxaropena eta fedea, horiak tolerantzia, eta independentziaren izar horiak etorkizun distiratsu bat.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]