Afrodisiako

Wikipedia, Entziklopedia askea

Afrodisiakoa pertsonen artean sexu-desira areagotzen duen substantzia bat da. Hitza, Maitasunaren jainkosa den greziar izenetik dator, Afrodita (Venus, erromatarrentzat),[1] ugalkortasunarekin eta udaberriko energiarekin lotutako jainkosa. Historian zehar, janari, edari eta portaera batzuek sexua atseginagoa izateko ospea izan dute. Baina, mendebaldeko zientzia medikoak ez du substantzia edo janariren batek bereziki desira edo errendimendu sexuala areagotzen duen frogarik. [2][3][4]

Ustezko afrodisiako batzuk ospea, magia sinpatikoaren printzipioetatik lortzen dute, ostrak kasu, euren formagatik.

4 motatan sailka daitezke:

  1. Ekintza zentraleko afrodisiakoak.
  2. Afrodisiakoak, asoziazio sentsual bidez.
  3. Afrodisiakoak, sexualen antzeko bideak kitzikatzeagatik.
  4. Tradizio kulturalaren araberako afrodisiakoak.

Ekintza zentraleko afrodisiakoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Funtsean hiru substantzia mota daude: farmakoak, hormonak edo beste substantzia batzuk. Oro har, desinhibizioa eta freno naturalen galera eragiten duten substantziak dira. Nerbio-sistema zentralean dopamina igotzen duten farmakoak; testosterona eta antzeko hormonak eta melanozitoen hormona estimulatzailea edo MSH (ziurrenik hormona hori da ornodunetan araldia eragiten duena) esaterako, eragin afrodisiakoa edo sexu-desiraren estimulatzailea dutenak dira.

Poppers[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alkilo nitritoak (poppers), historia luzea dute sexu-hobekuntzarako laguntzaile gisa, berrogeita hamar urte ingurukoa. "Isobutyl nitrite and Related Compounds" testuaren arabera, ikertzaile askok uste dute alkilo-nitritoa afrodisiako eraginkorra izan daitekeela sexu-erantzuna sustatu eta hobetzeko.

Bremelanotida[aldatu | aldatu iturburu kodea]

MC3-R eta MC4-R melanozortina-hartzaileek garunean aktibatzen dituzten konposatu batzuk afrodisiako efektiboak dira. Mota honetako konposatu bat, bremelanotida, lehen PT-141 bezala ezagutzen zena, proba klinikoak pasatzen ari da kitzikapen sexualeko nahasmendua eta erekzio-disfuntzioa tratatzeko. Gizon eta emakumeei zuzenduta dago. Aurretiazko emaitzek droga honen eraginkortasuna frogatu dute, baina garapena bertan behera geratu zen bigarren mailako ondorio baten erruz, hau da, droga sudurretik eman zitzaien esperimentu-subjektu batzuen odol-presioaren igoeraren ondorioz. 2009ko abuztuaren12 an, Palatinek, botika garatzen zuen konpainiak, emaitza positiboak iragarri zituen (ez ziren berriro ikusi odol-presioaren igoeraren ondorioak), esperimentuko subjektuei droga larruazalpetik eman zitzaien azterketa kliniko bateko lehen fasean. Aldi berean, Palatin, antzeko konposatu bat garatzen ari da, PL-6983 izenekoa.

FEA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txokolatean dagoen feniletilamina izeneko osagai kimiko bat afrodisiakoa ote denaren eztabaida dago. Burmuinean askatzen dituen feniletilamina erakarpen sexualarekin eta desirarekin erlazionatuta egon daitekeelako teoria babesten duten froga batzuk daude. Baina osagai honek monoamino oxidasak azkar degradatzen dituenez, feniletilamina ahoz kontsumitzen denean nekez iritsiko da kontzentrazio esanguratsuren bat garunera.

Testosterona[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Libidoa hormonen mailekin lotuta dago, testosteronarekin bereziki. Testosterona gutxi samar duten pertsonen (menopausia duten emakumeak edo 60 urtetik gorako gizonak) desioa gutxitzen denean, testosteronaren osagarriek libidoa areagotzen dute askotan. Ustez, testosterona maila handitzen duten aitzindari kopuru bat erabiltzen duten metodoak eraginkorrak izan dira adineko gizonengan, baina ez dute arrakastarik izan beste talde batzuei aplikatua izan denean.[5]

Beste batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Yohimbina: afrikar sustrai batetik eratorritako alkaloidea alfa 2 adreno-hartzaileen blokeatzaile (antagonista) bat da. Txokolateak erdi mailako xantinak ditu, eta neurotransmisore eszitorio gisa jokatzen dute, bereziki feniletilamina (FEA). Mandragora, alkaloide narkotikoak dituen giza formako sustrai asiar bat da, eta bere infusioa afrodisiako oso boteretsutzat hartzen da. Satirikoia, landare ortoziakoa da. Mamajuana, libidoa estimulatzen duen Dominikar Errepublikako edari alkoholdun bat da.

Asoziazio sentsual bidezko afrodisiakoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzinatik, organo sexualen antzeko forma naturala duten landare eta elikagaiak afrodisiakotzat hartu izan dira:

Alkohola eta Mariguana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alkohola afrodisiakoa dela pentsatzen da nerbio-sistema zentralean duen depresore efektuaren ondorioz. Depresoreek sexu desioa eta portaera sexuala handitu dezakete desinhibizioaren bidez. Alkoholak fisiologikoki eta psikologikoki eragiten die pertsonei, beraz, zaila da jendeak bere efektu afrodisiakoa nola bizi duen zehaztea. Kantitate moderatuetan hartutako alkoholak desio sexualaren hazkunde positiboa eragin dezake, baina kantitate handiagoek berriz,  plazer sexuala lortzeko zailtasuna. Alkohol kontsumo kronikoa sexu-disfuntzioarekin lotuta dago.  Mariguanari dagokionez, erabiltzaileen erdiak desio sexuala eta plazer sexuala handitzea aldarrikatzen dute eta beste erdiak ez duela eraginik izan.

Janaria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kultura askok janarira jo dute desio sexuala handitzeko iturri gisa; hala ere, ikerketa falta da elikagaiek afrodisiakotzat duten eraginari dagokionez. Animalien genitalak kontsumitu eta beren propietateak xurgatuta (hau da, behi bakailao zopa Jamaikan edo Ballut Filipinetan) efektu afrodisiakoa lortzen dela diote sinesmen batzuk.  Gizakiek itsakiak afrodisoakoak direla pentsatzearen iturria, Afrodita itsasotik jaio zenaren istorioa dela uste dute. Olio lurrunkorrak dauzkaten elikagaiek afrodisiako izatearen kontrako efektua dutelaren fama lortu dute, desio sexuala, plazer sexuala eta/edo sexu portaera hobetzeko duten gaitasuna gernu-hodiaren bidez askatzean narritagarriak direlako. Iltzeak (espezia) eta salbiak ezaugarri afrodisiakoak dituztela esan da, baina beren eraginak oraindik ez dira zehaztu. [2]

Ginseng-a[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Insam (ginseng)

Ginseng-a Korean aurkitu zen eta Panaz familian biltzen da, ginseng txinatarra bezala ezaguna. Ginsengaren egitura kimikoa ginsenosidoak eta saponina glukosidoak dira. Ginsinga prozesatzeko hiru modu daude. Ginseng freskoa lau urteko hazkundean mozten da, ginseng zuria lau edo sei urteko hazkundean eta ginseng gorria moztu, lehortu eta lurrunetan egosten da sei urteko hazkundean. Ginseng gorria hiru afrodisiakoetatik eraginkorrena dela jakinarazi da. Ezagutzen diren albo-ondorioetan ondoez gastrointestinal arina sartzen da. [6]

Arriskuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Substatzi hauek ingurne eta kultura anitzetatik datozenez, zaila da ebidentzia zehatzak lortzea, gainera, hazkundean eta erauzketan izandako aldaketek emaitzetan eragina dute. Berdin gertazen da substantzia ez-naturaletan ere, kontsumo-aldaketek eta banakako sentikortasunak eragina izan baitezakete emaitzetan. Herri-medikuntza eta autoagindutako metodoak kaltegarriak izan daitezke, albo-ondorioak ez baitira erabat ezagutzen, eta, beraz, ez zaie gai hori Interneten bilatzen duten pertsonei informaziorik ematen.

Herri kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1926ko pilula iragarki batek efektu afrodisiako bat dakar: "Vim eta odol gorriz betea".

1926WantQuickPep

Afrodisiakoaren asmakizuna pelikula, liburu eta kontakizun askoren oinarria izan da, pelikula hauena esaterako: Perfume: The Story of a Murderer, Spanish Fly, She'll Follow You Anywhere, Love Potion No. 9 eta A Serbian Film.  Woody Allenen lehen segmentuaren izena  Everything You Always Wanted to Know About Sex* (*But Were Afraid to Ask) "Afrodisiakoak badabiltza?" du izena, eta Allen, erregina limurtzen saiatzen den gorteko bufoi bezala aurkezten du.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. J., J.; Robert-Scott; Liddell, Henry George; Jones, Henry Stuart. (1940). «A Greek-English Lexicon» The Classical Weekly 34 (8): 86.  doi:10.2307/4341055. ISSN 1940-641X. (Noiz kontsultatua: 2020-05-05).
  2. a b (Ingelesez) Melnyk, John P.; Marcone, Massimo F.. (2011-05). «Aphrodisiacs from plant and animal sources—A review of current scientific literature» Food Research International 44 (4): 840–850.  doi:10.1016/j.foodres.2011.02.043. (Noiz kontsultatua: 2020-05-05).
  3. Lehmiller, Justin J.,. The psychology of human sexuality. (Second edition. argitaraldia) ISBN 978-1-119-16470-8. PMC 992580729. (Noiz kontsultatua: 2020-05-05).
  4. Romaní Bendig, Beatriz; Espinosa Manfugás, Julia María; Pérez Cabelleira, Luisa; Calás Fernández, Dayamy. (2019-01-08). «Customer Satisfaction with Food and Beverage Services in Hotels of Destination Cuba» Revista Rosa dos Ventos - Turismo e Hospitalidade 11 (1): 103–117.  doi:10.18226/21789061.v11i1p103. ISSN 2178-9061. (Noiz kontsultatua: 2020-05-05).
  5. «Male Sexual Health and Drugs» Drugs Compromising Male Sexual Health (Springer Berlin Heidelberg): 41–43. ISBN 978-3-540-69859-3. (Noiz kontsultatua: 2020-05-05).
  6. (Ingelesez) Bella, Anthony J; Shamloul, Rany. (2014-06). «Traditional Plant Aphrodisiacs and Male Sexual Dysfunction: PLANT APHRODISIACS» Phytotherapy Research 28 (6): 831–835.  doi:10.1002/ptr.5074. (Noiz kontsultatua: 2020-05-05).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]