Agamemnon
Agamemnon,[1] mitologia klasikoan, Argosko eta Mizenasko elezaharretako erregea zen, Atreoren semea eta Menelaoren anaia. Iliadan, grekoen buruzagi ageri da, akear tropak gidatzen ditu.
Helenaren ahizpa zen Klitemnestrarekin ezkondu zen, haren senar Tantalo hil ondoren. Klitemnestrarekin hiru seme-alaba izan zituen: Ifigenia, Elektra eta Orestes. Troiako gerran Greziako armadaren agintari hautatu zuten, eta Ifigenia sakrifikatu zuen, Artemisa baretzearren. Troian garaile izan zen, eta Kasandra hartu zuen guda harrapakintzat.
Hamar urte kanpoan egin zituen, eta etxera itzuli zenean Klitemnestrak eta haren maitale Egistok hil zuten. Bere seme Orestesek hartu zuen hilketa horren mendekua.
Literaturan duen agerpena[aldatu]
Literatura obra askotako pertsonaia da: Iliada (Homero), Agamemnon (Eskilo), Ifigenia, Auliden (Euripides), Agamemnon (Senekaren tragedia).
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.