Agaotz

Koordenatuak: 42°59′05″N 2°08′08″W / 42.9846°N 2.1355°W / 42.9846; -2.1355
Wikipedia, Entziklopedia askea
Agaotz
Datu orokorrak
Garaiera974 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak42°59′05″N 2°08′08″W / 42.9846°N 2.1355°W / 42.9846; -2.1355
MendikateaAralar
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
Mendizaletasuna
Ohiko bideaUrkillaga/Zaldarrate

Irispideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urkillagatik, Aia (Ataun) auzo gainean, bide bat, Leitzadi, Agaotz eta Sarastarri mendipean igarotzen da, Lareoko urtegia dagoen tokira heltzeko. Zaldarrate lepo txikian, inguru honetako gailurretaranzko igoera hasten da. Agaotz edo Leitzadira joan nahi izanez gero, zuzenean Agaotz lepora iritsi behar da, bi tontorren artean dagoena. Biak argi ikusten dira ekialderantz, eta, beraz, ikuspegi ona eskaintzen dute norantza hortan. Mendebaldeko zatia, berriz, basoz josia dago.

Urkillagatik, babesik gabeko hegoaldeko magaletatik tontorrera zuzen hel daiteke. Lehenik, Lareoko urtegirantz doan bidea hartu behar da, eta, metro batzuk ibili ondoren, Leitzadira eta Agaotz lepora doan bidezidorra hartu behar da Aizkerriko txabolatik. Tontorra, lepoaren beste aldean dago.

Azkenik, San Martin auzotik, Arrateta haizpitartetik sartuz, Bedamako zelaia izeneko lepora iritsi behar da, eta, Beama Buru hegoaldeatik inguratuz Erremedioak izeneko antzinako bainuetxetik jarraitu behar da, Botsbideta izeneko lepora helduz. Hemendik, ez dago bide argirik Agaotz lepora iristeko. Aralegi lepotik ere, errez hel daitek Botsbidetara.

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]