Agaramont
Wikipedia(e)tik
- Artikulu hau Nafarroa Behereko eskualdeari buruzkoa da; familiari gaitzat duena beste hau da: Agramondar
Agaramont[1] Nafarroa Behereko eskualdea da, herrialdearen iparraldean kokaturik dagoena.
Eskualdeko gentilizioa "agaramontar"[2] da, okzitaniera beste tokiko hizkuntzan gramontés.
Eduki-taula |
[aldatu] Geografia
[aldatu] Mugak
- Iparraldean Landak (Okzitania)
- Ekialdean Lapurdi
- Mendebaldean Zuberoa eta Bearno (Okzitania)
- Hegoaldean Amikuze eskualdea
[aldatu] Fisionomia
Garazi edota Nafarroa Behereko hegoaldearekin alderatuz lurralde laua da hau, laborantzarako egokia. Amikuze bezala, Bearno eta Landetako auzo-herriekin antza handiagoa du hegoalderago daudenekin baino.
[aldatu] Historia
Erdi Aroan, Agaramondarren jaurerriaren lurrak ziren, hortik eskualdearen izena. Eskualde aberatsa izan zen, Biduze eta Aturri ibaien bidez eginiko merkataritzari esker.
[aldatu] Udalerriak
Hauek dira eskualdea osatzen duten udalerriak:
- Akamarre
- Bidaxune (hiriburua)
- Burgue-Erreiti
- Erango
- Samatze
Erdi Aroan, Ezkoze herri biarnesa ere Agaramont jaurerri barruan zegoen sarturik.
[aldatu] Erreferentziak
| Nafarroa Behereko eskualdeak | ||
|---|---|---|
|
Agaramont • Amikuze • Arberoa • Baigorri-Ortzaize • Garazi • Oztibarre |
||