Age of Empires

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Age of Empires izen bereko sagako lehen bideojokoa da, 1997ko urriaren 26an argitaratua. 3000 urteko denboraldia irudikatzen du, antzinako Harri Arotik Burdin Aroa arte. Jokalariak hamabi zibilizazio ditu hautagai: Egipto, Shang, Grezia edo Persia, adibidez.

Joku honek ospe garrantzitsua izan zuen, mota horretako beste jokoei bira izugarria emanagatik; gudan bizi, erasoan bizkor, joko denen ezberdin izateaz gain.

Esan bezala, hamabi zibilizazio hautatu daitezke jokoa biderazteko. Hala ere, ez dago ezberdintasunik hauen artean, izena izan ezik. Hauek dira: Egipto, Asiria, Sumer, Babilonia, Hitita, Persia, Grezia, Minoikoa, Feniziarra, Shang, Yamato eta Choson. Eta ondorengoak jokoaren "The Rise of Rome" hedapenean: Erromatarra, Kartagoarra, Palmira eta Mazedonia.

Aroak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esan bezala, 3000 urteko bilakaera erakusten du, eta urte hauetatik bidaia daiteke jokoan. Guztira lau 'Aro'-tan banatzen da jokoa, eta hauetan barna 'aurrera egiteko' baldintza batzuk bete behar dira. Hauek dira Aroak:

  • Harri Aroa
  • Tresna Aroa
  • Brontze Aroa
  • Burdin Aroa

Aro batetik bestera aurreratzean, teknologiak hobetuko dira eta unitate hobeak eta eraikin berriak sortu ahal izango dira.

Unitateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herritarrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jokoaren berezitasunetako bat herritarrak dira. Hauek langileak dira: baliabideak (janaria, egurra, urrea eta harria) lortuko dituzte, baita eraikuntzak eraiki ere. Hiru herritarrekin hasiko gara gehienetan, eta herritar gehiago sortzeko janaria bildu beharko dugu. Itsasertzean kaia eraikiz gero, arrantzaleak sortu ditzakegu, janaria biltzeko.

Gudariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herritarrek eraikitako eraikuntzen bitartez, gudari sorta handia sortzeko ahalmena dugu. Hauek sortzeko ere janaria beharko dugu, eta gudari boteretsuak sortzeko, harria, urrea edo egurra ere askotan behar izaten da. Dozena pare bat segundo irauten dira (denbora aldakorra unitatearen arabera) gudari bakoitza entrenatu eta erabilgarri izan arte. Gainera, gudari horiek hobetu ahal izango ditugu, hauei eraso bortitzagoa eta bizitza handiagoa eskainiz. Adibidez, Zaldun Arkularia hobetzean, urrengo bertsiora eraldatuko dira eta Zaldun Arkulari Astunak sortuko ditugu.

Uretako itsasuntziak ere sortzeko ahalmena dugu, kaiaren bitartez. Aipatzekoa da gudariak aurkariaren herritar, eraikin eta gudariak hiltzeko balio dutela.

Eraikuntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gudariak sortzeko hiru eraikin besterik ez daude, nahiz eta nahi aina aldiz eraiki ditzakegun, beharrezko egurra baldin badugu. Hauek Kuartela, Arkuteria eta Zalditegia dira. Bertan oinezko gudariak (kuartelean), urruneko erasoko gudariak (arkuterian) eta zaldizko gudariak (zalditegian) sortu ahal izango ditugu.

Hirigunean herritarrak sortzen dira, eta hauek baliabideak lortzen dituztenean, hirigunean utziko dituzte. Hala ere, baliabideen gertu beste eraikuntza merkeagoak sortu ahal izango ditugu hauek uzteko, denbora aurreztuz.

Aipatu bezala, kaian itsasuntziak sortuko ditugu, bai gudarako, bai arrantza egiteko, bai aliatuen kaiekin salerosketak egiteko.

Jokoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orokorki aurkariaren unitate eta eraikuntza guztiak hil edo suntsitzea dugu helburu. Hala ere, partida motaren arabera, beste irabazteko moduak daude:

  • Hondakina guztiak gure menpe hamar minutuz mantentzea. Hontakinak gure monjeek garraiatuko dituzte gure herriraino.
  • Tramankuluekin hondakinen gauza bera egin dezakegu, baina hauek mugikorrak dira, beraien kabuz. Ez dugu monjerik beharko.
  • Eraikuntza Miragarria eraikitzea, eta eraikuntza bukatzean, hamar minutuz mantentzea, aurkarien erasoetatik babestuz.

Kanpoko web-en lasterbideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Age of Empires Aldatu lotura Wikidatan