Agence nationale pour l'emploi
Wikipedia(e)tik
Agence nationale pour l'emploi edo ANPE (euskaraz "Enplegurako Nazio Agentzia") Frantziako enplegu-agentzia nazionala izan zen, 1967ko uztailean sortua.
Langabeei informazioa eskaintzeaz, lanbide-hezkuntzara bideratzeaz, laguntza publikoak banatzeaz, leudekeen lan-eskaintzen berri emateaz eta langabeziaren inguruko estatistikak egiteaz arduratzen zen. Patronalaren eta soldatapeko langileen kotizazioen bidez finantzatzen zen. 2008. urtean Assédic-ekin bat egin zuen, eta organismo berriaren izena "Pôle emploi" da.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.